Hurbiltzen - 2010/07/30
Argazkia 1 / 2
San Inazio egunean Hazparne herriko udal delegazioa Azpeitian egonen da, jai egun nagusian.
Bi herri hauen senidetza 1983.urtean hasi zen eta ordutik ekitaldi dexente antolatu izan dituzte. Horietako asko Udalbide Elkarlan Elkartearen baitako Hurbiltzen proiektuari esker.
Azpeitian, herriko festa giroan murgilduko dira, egun osoan zehar bi herrietako udal korporazioak hainbat ekitaldi ikusi ostean, eguna biribiltzeko zezenketak ikusiko dituzte, bi udalerrietan zinez estimatua den jolasa.
Horretaz gain, apirilean Hazparneko haurrak Azpeitian izan ziren hiru egunez. Herria ezagutzeaz aparte, Urola Ikastolarekin duten elkartruke programaren barruan zegoen ekimena. Urola ikastolakoak maiatzean joan ziren Hazparnera. Gogoratu bi herriak anaikidetuta daudela eta haurrak herria hobeto ezagutu nahi izan dute eta bertakoei galdera ugari egin zizkieten.
Hazparneko nekazarien bisita
Pasa den uztailaren 14an Hazparneko hamar nekazari eta abeltzain eta Daniel Camblong Azpeitiko ganadutegiak,baratzak eta negutegiak ikusten izan ziren. Lehenbizi, kaleetan jarritako baratzak eta Udalak jubilatuei jarritako baratzak ikusi zituzten eta handik Berastegi baserrira joanda, gazta nola egiten duten ikusi zuten.Ondoren, Torre baserriko baratzetan eta Urkizuko negutegietan izan ziren. Gero, Altzaga baserriko ganadutegia bisitatu eta Uresaundiko negutegiak ikustera joan ziren.
* Albiste hau osatua izan da honako iturria erabiliz: http://www.urola-kostakohitza.info/paperekoa/2010-07-22/p00006003/hazparneko_nekazarien_bisita.htm
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 |
