2008/12/01

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Herri kontsultarako legea baliogabetu duen epaitegi konstituzionalaren erabakiaren aurrean

Udalbiltza - 2008/09/23

Argazkia 1 / 1

Kontsultaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko hiritarren iritzia jaso nahi zen bakea eta normalizazio politikoa lortzeko negoziazio prozesua bat martxan jartzeari buruz.

Herritarrok eskubidea dugu geure elkarbizitzarako hain garrantzitsuak diren gaietaz galdetuak izateko eta parte hartzeko; funtsezko eskubide urraketa baten aurrean gaude.

Eta, are gehiago, eskubide urraketa larriagoa da bake eta normalizazio politikoa lortzeko ahalegin hori Eusko Legebiltzarraren erabakiaren aurka delako, hiritarren gehiengoa ordezkatzen duen erabaki baten aurka. Estatuko gobernuaren nahia gure Herriaren gehiengoaren gainetik inposatu da.


Guztiagatik, eskubide urraketa horren aurrean, Eusko Jaurlaritza osatzen duten hirukoak (EAJ-PNV, EA eta EB-Berdeak) eta Aralar alderdiak pasa den ostiralean, irailak 19, atera duten manifestuaren aurrean, honakoa adierazten dugu:


• Gure helburuen artean Herri honek bere etorkizunaz galdetua izateko eta erabakitzeko duen eskubidea berresten dugula,.
• Herri kontsultaren defentsan, aipatu alderdiek bultzatzen dituzten eskaera eta ekimen guztiak bultzatuko ditugula, horiek Europan nahiz atzerrian badira ere.


Herri honen izatea bermatzeko ezinbestekoa dugu akordio polítiko bat lortzea, ahalik eta anitzena eta gure Herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubide demokratikoaren errespetoan oinarrituta.


Helburu horretan urratsak ematen ari gara, atzera bueltarik ez dutenak; eta guk, udal hautetsiok, berresten dugu hartutako bide horretan aurrera egiteko konpromisoa.






UDALBILTZAko Zuzendaritza Batzordea

Iruńa, 2008ko irailaren 23an


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©