2008/08/28

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Denok Herri Urratsera

Kultura / Iparralde - 2008/05/08

Argazkia 1 / 4

Udalbidek 11an Herri Urratsera joateko deia egiten dio euskal gizarte osoari. Senpereko aintziraren inguruan, Seaskak antolatzen duen eta inguruko herritarren lanetik jaio eta hazten den jai eta aldarrikapen egun hau egun eta urte luzeetako lan isilaren emaitza da eta, era berean, aurrera egiteko bultzada ere bada, euskararen eta Euskal Herriaren alde lan egiteko bultzada.

Seaskak antolatzen duen 25. ikastolen festa izango da, eta abesti bakar bat egitea baino, azken urteotan kaleratutakoekin egindako bilduma argitaratuko dute.

20 ikastola, 3 ikastetxe eta lizeo batek osatzen dute Seaska, eta guztira 2.000 ikasle biltzen dituzte. Jaiaren helburua, aurten ere, ikastolak ezagutaraztea, euskal hizkuntza eta kultura sustatzea, eta eguneko irabaziei esker, ikastetxeen eraikuntza eta mantenua arintzea da.


Horrela, zazpi gune izango dira Senpereko lakua inguratzen: Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba, Lapurdi, Zuberoa eta Haurren Txokoa.

Kontzertuei dagokionez, Etxe, MAK, Betagarri, Deabruak Teilatuetan, The Uski's eta Celtas Cortos dira aipagarrienak. Bestalde, Afrikako perkusio talde bat izango da, dantzariekin, eta bertsolariak ere. Umeentzat Kiki, Koko eta Moko pailazoak eta Txan Magoa.


Udalbidek urtero, Iparraldeko ikastolen elkarteari, Seaskari, laguntzen dio. Hortaz, igandean Udalbideko ordezkaritza egonen da presente Senperen.






Estekak

www.herriurrats.com

www.eitb24.com

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©