Kultura / Euskal Herria - 2004/04/15
Argazkia 1 / 1
Bi liburu argitara eman dira. Horietako bat hauxe da: `Colección documental de Sancho Garcés III, el Mayor, Rey de Pamplona (1004-1035)´, akademikoagoa, zientifikoagoa. Bestea, dibulgatiboagoa, `Euskal Herria XI. mendean. Antso III.a Nagusiaren erregealdia (1004-1035)´.
Lehenbizikoak agiriak bildu ditu, denetara 87: bereziki salerosketak, dohaintzak eta pribilegioak eta, hein txikiagoan, foru emakidak. Nafarroako Unibertsitate Publikoko bi irakaslek bildu eta aztertu dituzte, bi biak historialariak: Roldan Jimeno eta Aitor Pescador. Agirien hitzaurrea eta sarrerak hiru hizkuntzatan daude: gazteleraz, euskaraz eta frantsesez. Liburuak 334 orrialde ditu eta 2.500 ale atera dira. Argitaldariaren arduradunak Pamiela eta Nabarralde izan dira. Salgai dago liburu-dendetan.
Bestea, `Euskal Herria XI. mendean. Antso III. Nagusiaren erregealdia (1004-1035)´, hainbat historialarik egin dute: Aitor Pescador, Roldan Jimeno, Manex Goyhenetche eta Tomas Urzainkik. Hitzaurrea Eugenio Arraizak idatzi du. Hainbat arlo landu ditu: erresuma eta erregealdia; lurralde antolaketa, gizartea eta kultura kristaua; Ipar Euskal Herria eta Baskonia musulmana. Hiru hizkuntzatan plazaratu da: gazteleraz, euskaraz eta frantsesez. 176 orrialde dira gaztelaniaz, 160 euskaraz eta 184 frantsesez. Edizioa, Pamiela eta Nabarralderen eskutik berriz, 2500 alekoa izan da gaztelaniaz, 2000koa euskaraz eta 1000koa frantsesez. Halaber, salgai liburu-dendetan.
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |
