Euskara - 2008/02/11
Argazkia 1 / 2
Eusko Jaurlaritzak, Kataluniako Generalitateak eta Galiziako Xuntak 'Pariseko Adierazpena' deitu duten agiri bat aurkeztuko zuten ostiralean, Parisen, hizkuntz aniztasunaren alde.
Euskararen ordezkaritza bertan, Jaurlaritzak Pariseko Eskual Etxearekin batera ipinitako standak eta Euskararen Nafar Institutuak, iaz sortua izan eta gero lehenengo aldiz ipiniko duenak izan dute.
Eusko Jaurlaritzako, Kataluniako Generalitateko eta Xuntako hizkuntza politikako arduradunek, hiru gobernuen izenean, 'Pariseko Adierazpena' deitu duten agiria aurkeztu zuten Frantziako hiriburuan, hizkuntz aniztasunaren alde. Aurkezpena, otsailaren 6tik 9ra Parisen garatu zen Expolangues hizkuntza, kultura eta kultur harremanei buruzko azokaren baitan egin zen. Ekimena, hiru gobernuek hizkuntza politika gaietan izenpeturiko lan-hitzarmenaren argitan, hizkuntzen nazioarteko urtea den honetan gauzatu da.
Sinatzaileak, Patxi Baztarrika (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea), Bernat Joan (Kataluniako Generalitatearen Hizkuntza Politikarako idazkaria) eta Marisol Lopez (Galiziako Xuntaren Hizkuntza Politikarako idazkari nagusia) izan ziren.
Euskararen presentzia Expolangueseko edizio berri honetan Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzak ohi bezala ipini duen standaren eskutik etorri da, aurtengoan, lehenengoz, duela hilabete batzuk Nafarroan sortu eta Xabier Azanzaren zuzendaritzapean ipinitako Euskararen Nafar Institutua-Instituto Navarro del Vascuence (ENAI) erakundeak ere euskal standa ipini du.
Txina, Azokako ohorezko gonbidatua
Les langues du monde, le monde des langues (Munduko hizkuntzak, hizkuntzen mundua) izenburupean egin den XXVI. edizio honetan, Txinako Errepublika izan da ohorezko gonbidatua. Eusko Jaurlaritza 1986.etik bertaratzen da Expolanguesera; hau da, azoka sortu eta hirugarrenerako euskara bertan zen eta horrela izan da urtero, harrezkero. Ezin ahantzi erakustazoka hau mundu mailan bere alorreko erakusketa garrantzitsuena dela. Aurten ere bisitari mordoa eduki du, horietatik erdia baino gehiago hizkuntza alorretako profesionalak. Erakusleak, aldiz, 200dik gora izan dira eta 20 herrialde eta 60 hizkuntzatik goiti egon dira ordezkatuak.
Iturria: basqueheritage.com
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 |