2008/12/02

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Euskal gizonen gutuna, berdintasunaren alde

Euskal Herria - 2008/05/01

Argazkia 1 / 1

Gizonduz ekimenaren baitan, Lehendakariak eta esparru ezberdinetako 27 gizonezkok berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka gutuna sinatu zuten apirilaren 23an Ajuria Enean.

Izaskun Moyua Emakundeko presidenteak eta lehendakariak zuzendu zuten 'Euskal gizonen gutuna berdintasunaren alde eta emakumeen kontrako indarkeriaren aurka' izenburupean Ajuria Enean egin zen ekitaldia.


Etxeko lanak eta beste pertsonak zaintzeko lana gizonezkoen beharrak ere badirela azpimarratu zuten, eta `zainketarako baimenak, eszedentziak eta lanaldiaren murrizpenak´ erabiltzeko borondatea agertu zuten.


Horrez gain, `arazoak konpontzeko indarkeriaren erabilera eta indarkeriaren legitimazioa´ baztertu behar direla eta, horren ordez, irtenbide baketsuak eta elkarrizketa bultzatu behar direla adierazi zuten.


Dokumentuak gizartea antolatzeko eredua eta gizonaren rol `tradizionala eta matxista´ kritikatzen ditu. Egoerari buelta ematea `justizia´ kontua dela diote sinatzaileek, eta aldaketa `gizartearen onuragarri´ izango dela iragartzen dute, `aldaketarekin gizonezkook ere irabazten dugulako´.


Juan Jose Ibarretxe lehendakariak esanetan, gutun honekin `urrats berri bat´ eman dugula eta ohartarazi du indarkeria matxista ez dela desagertuko gizonezkoen eta emakumezkoen arteko ezberdintasunak jarraitzen duen bitartean.


Gainera, berdintasunaren alde lan egitea `XXI. mendeko proiektu politikoa´ dela azpimarratu du. Berdintasunaren alde gizonezkoek egindako lanagatik Euskadik munduan toki bat izatea gustatuko litzaiokeela ere adierazi zuen.


Emakundeko zuzendariak, berriz, euskal gizonei gutunarekin bat egiteko gonbita luzatu die, berdintasuna lortzeko beharrezko neurria delako.


UDALBILTZA® k aurrekaririk gabeko ekimen honi bere atxikimendu osoa erakusten dio. Eta aldi berean, bere borondate eta esfortzu guztia adierazten du sexu diskriminaziorekin bukatzeko, jarrera eta jokabide batzuen aldaketa bultzatzeko, pertsonen zainketaren balorazioa garatzeko, inposaketarik gabeko sexualitatearen alde egiteko, emozio eta afektibitatearen garapena lantzeko eta arazoak kitatzeko biolentziaren erabilpenaren aurkako ekintza guztietan.


Gutuna Interneten dago eskuragarri eta atxikimenduak egiteko irekita dago: www.euskadi.net/gizonduz





Estekak

http://www.lehendakari.euskadi.net/r57-4075/es/contenidos/noticia/inter_20080423_carta/es_inter/inter_20080423_carta.html

http://www.berdingune.euskadi.net/.../informacion/cartaadhesion/es_gizonduz/adjuntos/CartaHombresVascos_c.pdf


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©