2012/02/10


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Hurbiltzen: lankidetza proiektu esperimentalak abian

Hurbiltzen - 2003/05/10

Argazkia 1 / 1

PARTE HARTZEN DUTEN UDALERRIAK

Honako hauek dira, Hurbiltzen egitarauaren barruan lankidetza proiektuetan ari diren udalerriak, beren biztanle kopurua eta guzti:
Artea (653), Asteasu (1.215), Ataun (1.556), Azkaine (2.652), Azpeitia (13.606), Bakio (1.800), Beasain (12.144), Deba (5.105), Getxo (83.553), Heleta (589), Kanbo (4.123), Lazkao (4.886), Lekunberri (861), Lesaka (2.666), Muskiz (6.578), Oion (2.400), Ordizia (9.132) eta Sara (2.056).
Badaude bertze udalerri batzuk HURBILTZEN egitasmoan parte hartu nahi dutenak, baina oraindik ez dira taldeka lanean hasi: Bertizarana (651), Ituren (465), Lapuebla de Labarca (878), Milafranga (1.572), Mungia (13.800), Sunbilla (693) eta Urruña (8.000).

LANKIDETZA PROIEKTUAK


1. Deba-Kanbo

Orain dela urte batzuk, Debako udaletxeko Euskara zerbitzuak aisialdietako ekitaldiak antolatzen ditu. Gehienetan, udan antolatzen dira eta gazteen artean euskararen erabilpena bultzatzea dute helburu.

Ekitaldi hauek oinarri hartuz, Debako udaletxeak `Euskararen Sustapena´ proiektua landu du eta Kanbokoari aurkeztu dio. Ikastaro edo tailer hauek (karakterizazioa, serigrafia, txotxongiloak, txalaparta) uda honetan garatuko dira. Hauen helburua, Euskara sendotzea da eta bi udalerrietako gaztetxoei zuzenduko zaie (12-16 urtekoei).

Eguneroko harremanetan Euskararen erabilpena sendotzea xede du. Gainera, giro alai eta lasai batean garatzen dira, ohitura hauek ahaleginik egin gabe barneratzen direlarik

Laster, Nafarroako udalerri bat akordioan sartzea espero da.



2. Artea-Heleta-Lekunberri

Dagoeneko, bi bilera egin dira elkarrekin Heletan eta Artean. Aurtengo egitasmoak erabaki dira.

Herri bakoitzetik bertze herrietako ferietara joanen dira eta parte hartuko dute. Salmenta-postua ezarri, ekoizkinak ikusgai jarri eta beraien herriko informazioa banatuko da. Lekunberrin abuztuko lehenbiziko igandean (Antzinako Merkatua), Artean irailaren hirugarren igandean (Merkartea) eta Heletan azaroaren lehenbiziko igandean (Pottoka Feria).

Gazte eta ikasleen bisitaldien hartu-emanak. Herri bakoitzetik ikasle talde bat antolatu eta bertze herrietara joanen da astebeteko egonaldia egitera. Helburuak: elkar ezagutzea, beste herriak ezagutzea eta hizkuntzak hobetzea, nahiz euskara, nahiz gaztelania edo frantsesera.

Artea eta Lekunberriko musika eskolen arteko trukea.



3. Lesaka-Azkaine-Oion

Senidetze Batzordeak hiru bilera eginda, proiektu hauek zehaztu dituzte aurtengoz:

Monumentu ondarearen baliospena: boluntarioen prestakuntza, gidari izan daitezen herri bakoitzeko ondarea erakusteko. Udalerri hauetako helduak inplikatzea bilatzen da. Lehenbiziko saioa Lesakan eginen da Azkainetik eta Oiondik etorritako herritarrekin. Proiektu hau osatuko dugu, ekainean antolatutako ditugun jardunaldiekin. Horietan, bertze udalerrietako esperientziak ezagutuko dira eta bereziki Azkainen egiten den `Nuit du Patrimoine´ (Ondare Gaua).

Azkenik, Lesaka eta Oiongo herritarrak Azkainera joanen dira `Ondare Gaua´ delako hori ezagutzera.

Kirol eta kultur trukeak. Pilota: herri bakoitzeko besta programan bi pilota partida sartzea, erakuspen gisara: bata `zer esana emanen duten gazteena´, 14-15 urteko gaztetxoekin, eta beste bat `zahar gordindu gabeena´ (Arroyo, Pampi Laduche...)





4. Getxo-Goierri (Beasain, Ordizia, Lazkao)-Iparralde


Bi bilera egin dira, udalerri bakoitzeko udal-ordezkariak bertze herriak ezagutzeko bisitaldiak egin dituzte eta egitasmo batzuk egiteko erabakia hartu dute. Gainera, Adiskidetasun Ituna ere sinatu dute. Laster Iparraldeko udalerri bat akordioan sartzea espero da.

Ikasle-trukea: Trukea honela izanen da: kanpusa Goierrin euskara hobetzeko eta Iparraldean frantsesa hobetzeko (14 urtekoekin); kanpusa Getxon gaztelera hobetzeko eta kanpusa Iparraldean frantsesa hobetzeko eta. Egonaldiak astebetekoak izanen dira. Lo eta jan ikasleen etxeetan eginen da, gastuak murrizteko.

Instituzio jardunaldiak: udal kudeaketa. Udalerri bakoitzak udal kudeaketan erabiltzen duen politika aurkeztuko du. Helburua: udalerri bakoitzeko kudeaketa lanak ezagutzea eta esperientzia desberdinetatik ikastea, baita bi estatuen antolaketaren arteko desberdintasunen berri izatea ere; udal-egitura eta udal-kultura desberdinak baitira.

Udalerri bakoitzak bere bereizitasunak dauzka: Iparraldek turismoa, Getxok kultura, eta Goierrik eskualde-garapena.



Produkzio-garapena: Hasiera batean lankidetza hau Iparralde eta Goierriren artean eginen da. Ekimen hau garatzeko kontuan hartu da, konparaziorako, Iparraldean aeronautika enpresa garrantzitsu bat egotea, baita metalgintza eta eraikuntza sektoreetarako lanbide-heziketako ikastetxea egotea ere. Goierrin berriz, metalgintzako enpresa garrantzitsuak (CAF eta Irizar) daude, baita, ingeniaritza eskola eta lanbide-heziketa ikastetxea, soldaduran espezializatuak. Hori dela eta, arlo honetan hartu-emanak edukitzeko aukera ikusten da. Alde horretatik, udalerri bakoitzeko beharrak aztertu eta horiek zabaltzeko bideak aztertzea erabaki da. Horretarako, onuragarritzat jo da beste eragile batzuk inplikatzea, hala nola Baionako merkataritza ganbera, BAB batasuna eta Goieki garapen agentzia.

Kirol trukeak: pilota, futbola, errugbia, golfa eta eskolen arteko txapelketak. Zehatz-mehatz, Iparraldeko talde batek eta Goierriko bertze batek `Bizkaia Cup 2003an´ parte hartzea erabaki da. Hau da, Harrobiko Futboleko Nazioarteko Txapelketa (14-16 urte) Getxoko udalak ekainaren bukaeran antolatzen duena.

Orobat bultzatu nahi da Udalerri bakoitzeko kultur programetan edo jaietako egitarauetan, bertze udalerrietako talde eta artisten sartzea.




5. Asteasu-Bakio

Udal arduradunen lehenbiziko bilerak egin dira. Turismoa eta kultur proiektuak izanen dira kolaborazio honen ardatzak.

Lehenbiziko hartu-emana datorren abuztuan izanen da. Asteasutik Bakioko feriara joanen dira eta parte hartuko dute. Salmenta-postua ezarri, produktuak ikusgai jarri eta beraien herriko informazioa banatu.

Baita, Iparraldeko bertze udalerri batzuk sartzea aztertzen ari dira. Etorkizunean, martxan dagoen bertze udalerri talde batekin elkartu eta zazpi lurraldeetako udalerrien arteko senidetzea egin nahi da.






Euskal Herrian, 2003ko maiatzaren 10ean


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©