2013/05/25


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

'Amaiur 2012. Haien ametsa gurea da'

Kultura / Nafarroa - 2012/07/24

Argazkia 1 / 1

Nafarroaren konkistaren 500. urtemugaren karietara, joan den larunbatean ikuskizun berezia egin zuten Amaiurren. Pier Pol Berzaitzek gidaturik, Amaiur elkartea, Kompany Beritza, Mauleko Les Amis du Chateau eta Zuberoako hainbat dantzari eta kantari elkarlanean aritu ziren Amaiur 2012. Haien ametsa gurea da lana jokatzen

Ikuskizunean 110 pertsonak parte hartu dute, tartean abeslariak, bertsolariak, dantzariak eta antzerkigileak. Musikaren arduraduna Karlos Gimenez izan da, eta koreografo lanetan Edu Murumendiaraz aritu da. Teknika lanez, Joxe Luis Zabala eta Iurdiots arduratu dira. Beñat Montan eta Peio Larre antzerkilariak eta Amets Arzallus bertsolaria ere agertzen dira.

«Luzaz egon da Baztan Zuberoatik oso urrun, eta, orain, ikuskizunaren bidez sortzen ditugu harremanak; hori ezinago positiboa da», esan du berriki Pier Pol Berzaitzek. Berzaitz: «Ez da gauza neutralik. Hartzen dugu posizio bat erranez Errege-Erregina Katolikoek Nafarroa konkistatu dutela ezpataren puntan eta nafarrek entseatu dutela beti birkonkista. Eta XVII. mendean gelditu baziren ere, uste dut nafarren gogoan sekula ez dela galdu ideia hau: ez zirela osoki espainolak». Nahiz eta ikuskizuna ez izan erreprodukzio historiko erabatekoa, ikuskizunaren arduradunek historia ikerketa sakona egin dute.

Amaiur 2012. Haien ametsa gurea da ikuskizuna Maulen antzeztuko dute berriz, abuztuaren 10ean eta 11n.



Iturria: http://paperekoa.berria.info/agenda/2012-07-26/024/002/amaiur_2012_haien_ametsa_gurea_da_ikuskizuna_emango_du_gaur_etb1ek.htm


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©