Hezkuntza / Gipuzkoa - 2008/10/02
Argazkia 1 / 3
Udalbidek urriaren 5ean Iruran ospatuko den Kilometroak jaialdira joateko deia egiten dio euskal gizarte osoari.
Antolatzaileek egitaraua prest dute Urriaren 5ean Iruran ospatuko den Kilometroak 2008 jaiarako. Edoskitze eta bluetooth guneak, edo zeliakoentzat menu bereziak dira aurtengo berrikuntzak.
Antolatzaileek egitaraua prest dute Urriaren 5ean Iruran ospatuko den Kilometroak 2008 jaiarako. Ikastolaren ingurua ere txukuntzen ari dira pixkanaka pixkanaka, Kilometroak-08 festa nagusiko lehenengo gunea bertan izango baita eta inaugurazio ekitaldia ere han egingo dutelako.
Dena den, ikasleak dira ilusio handiena erakusten dutenak, eta ez da harritzekoa. Duela gutxi eraman zituzten mahai, aulki eta beste hainbat material eraikin berrira, eta ikasleek beraiek lagundu zuten zeregin horretan; gogo izugarria zuten Ikastola berria barrutik nolakoa zen ikusteko.
Ez da asko falta egun handirako. Hala ere, oraindik izango dute zer egina, ukituak eman beharko baitizkiote han eta hemen. Helburua, urriaren 5ean, Ikastola berria ordaintzen laguntzeko diru-kopuru polita lortzea da.
`Eraikitzen´ lelopean, logotipoa, euskal ikono bat ekartzen digu gogora, euskal artearen iturriekin bat datorren ikonoa, hain zuzen ere. Euskal ikonoa ez bezala, logotipo hau hiru atalez osatua dago. Hiru atal horiek indar, bide (Iruran hasi, Anoetan jarraitu eta Laskorainen bukatu) eta proiektu desberdinen elkargunea irudikatzen dute, elkartasunak eraikitze prozesuan laguntzen baitu.
Ohikoak diren musika kontzertu edo bertsolari ekitaldiez gain badira berrikuntza aipagarriak. Edoskitze eta bluetooth guneak, edo zeliakoentzat menu bereziak, esaterako.
Aurtengoan kale animazioak garrantzi berezia izango du gainera, perkusio taldeekin eta txarangekin, besteak beste
Informazioa, http://www.eitb24.com/berria/eu/B24_112172/gizartea/GIPUZKOAKO-IKASTOLEN-FESTA-Irura-eta-Kilometroak-2008-prest/

| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 |