2008/08/30

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Jacques Morio eta Jean Noel Etxeberri

Udalbiltza - 2008/02/08

Argazkia 1 / 1

Ipar Euskal Herrian, Frantziako poliziaren operazioan Jacques Morio eta Jean Noel Etxeberriren atxiloketen inguruan, UDALBILTZA®k honako hau adierazi nahi du:

1. Euskal Herriaren eraikuntza nazionala demokrazian, bakean, atxikimendu librean eta giza-eskubide guztien errespetuan soilik oinarritu daiteke.


2. Ipar Euskal Herrian eta ezta ere Euskal Herria osoan, indar eta ahots abertzalea ez dute isilduko ezein motatako erasoen bitartez. Horrelako jokabideek daukagun gatazkaren egoera handitu besterik ez du egiten. Euskal Herriaren normalizazioa eta bakegintzaren bidean atzerapausua suposatuz.


3. “Dena ETA” denaren printzipioan, pertsona soiletik hasita erakunde eta alderditaraino dena kriminalizatzea, Frantzia eta Espainiako Gobernuaren bake eta normalizazio nahi eza erakusten du.




Honenbestez, UDALBILTZA®k dei egiten die Euskal Herriko udal hautetsi guztiei eta oro har, euskal herritar guztiei, Baionako udaletxe aurrean, egunero, egiten ari diren kontzentrazioetan parte har dezaten.





UDALBILTZA®ko Zuzendaritza Batzordea



Euskal Herrian, 2008ko otsailaren 7an

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©