2008/12/01

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Jean Aniotzbehere, Sarako auzapez ohia

Hurbiltzen - 2008/06/17

Argazkia 1 / 1

Euskal Herria ez da osoa Iparraldea gabe, eta Iparraldea Hegoaldea gabe.

Ataun eta Sararen arteko harremana Barandiaranen bidez hasi zen. Aita Barandiaran gerra ostean, Sarara etorri zen eta bertan hamahiru urte eman zituen bizitzen. Guztiz maitatua izan zen Saran eta maitasun horrek hurbildu gaitu Ataunengana.

Egun, Iparralde eta Hegoaldeko udalen arteko elkarlanak garrantzi handia du, Euskal Herri bat izatea nahi badugu behintzat. Iparraldea ez da euskalduna izaten ahal, ez bada lotzen hegoaldearekin. Lotura anitz daude: hizkuntza, kultura, kirola… Gure kasuan, Ataunekin lotu gaituena Barandiaran izan da.

Bide honetan, Europak bakarrik salbatzen ahal gaitu, Frantziak eta Espainiak ez baikaituzte utziko. Iparraldea eta Hegoaldea josi behar dira eta Europari sinestarazi egiazko nazione bat girela, euskal nazio bat girela.

Udaletatik abiatuta, Euskal Herri bakarra egituratzea beharrezkoa da. Hori alabaina, ez da zolatik egiten, bide horretan udal eta udal hautetsion lana behar-beharrezkoa da. Hautetsiok hortarako gaude, jendearen nahia bideratzeko eta gidatzeko. Udalbiltzaren bitartez udal hautetsiok elkartu behar dugu.


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©