Kultura - 2007/12/17
Argazkia 1 / 2
III. Iruńako Merinaldea. Gares eta Eunateko Historia
Abenduaren 13an Gareseko Vinculo Etxean, Jose Maria Jimeno Jurioren bildumako publikazio berriaren aurkezpena egin zen: Historia de Puente la Reina y Eunate titulupean. Merindad de Pamplona III. Obren barruko 32. zenbakia da honakoa. Liburuaren aurkezpenean, egile zenaren seme Roldán Jimeno, bildumaren koordinatzailea; Javier Armendáriz, liburuaren hitzaurrearen egilea; Jose Luis Mendoza, Udalbideko ordezkaria; eta Feliciano Velez, Gareseko alkatea egon ziren, besteak beste. Bestalde, aurkezpen ekitaldian herritar andana hurbildu zen beren eskualdeko historiari buruz gehiago jakiteko xedez.
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 |