2010/03/13

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Jose Mari Agirreren heriotzaren berria dela eta, Udalbidek dolumina adierazi nahi du

Udalbide-Udalbiltza - 2009/08/12

Argazkia 1 / 2

Herenegun, Jose Mari Agirre, Txatoren heriotzaren berriak hunkituta, UDALBIDE-UDALBILTZA®ren Zuzendaritza Batzordeak, bere doluminik sakonena adierazi nahi du politikari eta euskaltzale honen galeragatiK. Bere hutsunea nabaria izanen da hainbat esparrutan, bere gizatasunagatik eta, bereziki, Euskal Herriko politikagintzari eskaini dion ekarpenarengatik. Tolosako udaleko zinegotzi, aldundiko diputatu eta Eusko Jaurlaritzan hainbat kargu izateaz gain, UDALBIDEko Zuzendaritza Batzordeko kide izan baitzen 1999ko irailetik 2003ko azaroak bitarte.

Bizimodua Tolosan egiten zuen, eta Ataungoa (Gipuzkoa) zen jaiotzez. 66 urte zituen, ezkonduta zegoen, eta bi semeren aita zen. Mendizale porrokatua zen, eta parapentea eta eskia ere gustuko zituen.

Ekonomia lizentziaduna zen, Belgikako unibertsitate batean. Aditua zen, eta, horregatik, Juan Jose Ibarretxeren aholkulari lanetan aritu zen hura Eusko Jaurlaritzako lehendakari izan zenean. Ez zen hori izan Jaurlaritzan eduki zuen ardura bakarra. Izan ere, Mari Karmen Garmendia Kultura sailburua zenean, sailburuorde karguan aritu zen Agirre.

Jaurlaritzan ez ezik, beste hainbat erakundetan ere bete zituen karguak. Ibilbide politiko oparoa zuen. 1987tik 1991ra, Ekonomia diputatua izan zen Gipuzkoan. Tolosako zinegotzi ere izan zen bi legegintzalditan, 1996tik 2003ra. Herri horretan 90eko hamarkadan sortu zen Galtzaundi forumeko sortzaileetako bat ere izan zen. Zinegotzi zen garaian, Udalbiltza- Udalbideren sorreran ere parte hartu zuen, Zuzendaritza Batzordean egonik, 1999tik 2003ra.

Horrez gain, Kutxako presidenteordea eta Euskal Estatistika Institutuko (Eustat) zuzendaria ere izan zen.

Gustuko zituen bertsoak, eta baita idaztea ere. Euskaltzalea zen, eta Euskaldunon Egunkaria-n asteroko zutabea idazten zuen, Seiko urrea izenarekin.


Udalbidek bere doluminak adierazi nahi dizkio momentu gogor hauetan `Txato´ren familia, lagun eta lankide guztiei. Agur betirako




Udalbideko Zuzendaritza Batzordea

2009-08-12



* Testu honetan, Berria.info-ko informazioa erabili izan da



Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©