2008/10/12

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

JOSU LEGARRETA, Eusko Jaurlaritzako Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaria

Diaspora - 2008/06/20

Argazkia 1 / 2

Euskal Etxeak euskaldunen arteko elkarlaguntzarako sortuak izan dira.

Zeintzuk dira Euskal Gizataldeen kongresuaren eta aholkularitza kontseiluaren funtzionamenduak?

Legez, lau urtero Eusko Jaurlaritzak Munduko Euskal Gizataldeen Kongresu bat antolatu behar du. Honetara etortzen diren ordezkariek, besteak beste, hurrengo lau urteetarako ekintzak definitu behar dituzte. Joan den 2007ko uztailean ospatu zen IV Biltzar hau, eta bertan proposatutako ekintzabideak Aholku Batzordeak onartu egin zituen, onarpen hau, legez, beroni dagokio eta.


Zuzendaritzaren hurrengo urterako erronkak zeintzuk dira?

Aipatutako IV Mundu Biltzarrean proposatu eta Aholku Batzordeak onartutako 54 ekintzabide dira Zuzendaritza honen erronkak. Sailkatu nahi izango bagenitu, lehentasuna hauek izango lukete: a) Egoera larrian dauden euskaldunekiko elkartasuna; b) Euskal Etxeetako gazteen formakuntza; c) Gizon eta Emakumeen arteko berdintasun programak; d) Euskal Etxeen irudi ona konparatzeko programak; eta, d) euskal emigrazioarekiko artxibategi handi bat sortzea.


Zer nolako etorkizuna daukate Euskal Etxeek?

Euskal Etxeak euskaldunen arteko elkarlaguntzarako sortuak izan dira. Mundu globalizatu honetan elkarlaguntza programak garatzeko duten ahalmenaren araberakoa izango da bere etorkizuna ere. Elkarkidetasunak etorkizunik badu etorkizunean, euskal etxeek ere izango dute.


Euskal diasporari buruz mintzatzen garenean, normalean Ameriketakoari buruz mintzo gara, egun aldiz, Europako herrialde batzuk Ameriketakoek baino euskal hartzaile gehiago dituzte. Ekimenak Europarantz zuzendu behako lirateke?

Kanpoan bizi diren euskaldunekiko harremanak araupetzen dituen legea 1994koa da. Lege hori nik neuk bultzatutakoa da, eta izenburuan ez zen jarri galderak erakusten duen planteamendu geografikorik. Are gehiago: 8/1994ko lege honek bi kontzeptu biltzen ditu: a)Euskal Autonomi Elkarteaz Kanpoko Euskal Gizataldeak eta b) Euskal Etxeak.

Beraz, legearen ikuspuntua oso zabala da, eta honen araberakoak dira Zuzendaritza honen jokabideak. Hala ere, Euskal Gizataldeek eta Euskal Etxeek laguntzak eskuratzeko baldintza batzuk bete behar dituzte: besteak beste, lehendabizi, kokatuta dauden nazioko araudiaren araberako elkartea sortu behar dute eta ondoren Jaurlaritzaren onarpena eskatu.


Euskal Diasporaren inguruan, beste erakunde eta elkarteekin harremanetan sartzen al zarete?

Jakina. Adibidez, Euskal Etxeen inguruan dauden Unibertsitateekin harreman sendoak ditugu.


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©