Diaspora - 2008/11/07
Argazkia 1 / 1
Euskal Gizataldeekin Harrematarako Zuzendariak, Josu Legarretak, Txileko Euskal Astea inauguratu zuen.
Urriak 29an Txileko Euskal Astea hasi zen eta azaroaren 2an amaitu. Euskal Gizataldeekin Harrematarako Zuzendariak, Josu Legarreta; Euskal Etxearen Lehendakaria, José María Narvarte; Jon Erdozia, Euskadiko Delegatua Txilen eta Koldo Atxutegik, Eusko Jaurlaritzaren Aholkularia, hasierako ekitaldian parte hartu zuten.
Protokoloaren zinta moztu ostean Josu Legarretak bertakoei hitz batzuk luzatu zien. Ekimenagatik zoriondu zituen eta gogoratu zien zer nolako garrantzia duen beraien lana Euskadiren etorkizunerako. Ondoren Euskal Etxearen abesbatzak Gernikako Arbola abestu zuen, egoitzaren kanpoaldean landatuta dagoen Gernikako arbolaren kimuaren ondoan.
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
