Diaspora - 2009/05/19
Argazkia 1 / 1
Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak omenaldia egin zion joan den Ohiko Biltzar Orokorraren azken partean Michel Iriart-i, elkarteko Ohorezko Bazkide izendatuz. Bizimodu osoan hiriburu argentinarreko euskal etxe horretako partaide eta zuzendaritzako kide, bere seme Miguelek eman zion Michel Iriarti Ohorezko Bazkide diploma. Biltzar berean buruzagitza berritu zen, Ernesto Cornejo Saravia berrautatu zutelarik lehendakari, eta Zuzendaritza Batzordeko kide, besteak beste, Enrique Fagoaga, lehendakariorde legez; Norma Ríos idazkari; eta Guillermo Lopez diruzain.
Buenos Aires, Argentina. Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeko Ohiko Biltzar Nagusia apirilaren 30ean gauzatu zen hiriburu argentinarrean, elkarteak bertako Moreno kalean daukan egoitzan. Hauteskunden ondoren, honela geratu da bere Zuzendaritza Batzordea:
-Lehendakaria: Ernesto Cornejo Saravia
-Lehendakariordea: Enrique Fagoaga
-Idazkaria: Norma Beatriz Ríos de Ibarrola
-Idazkariordea: Héctor Chanourdie
-Diruzaina: Guillermo López
-Diruzainordea: Federico Baldou
-Batzordekide titularrak: Michel Iriart, Juan Etchegoin, José M. Marcaida, Juan M. Marcaida, Roberto Plorutti, Rodolfo Carelli
-Batzordekide ordezkoak: Juan Carlos Ibarrola, Mikel Ezkerro, Miguel M. Iriart, Horacio Resta, Guillermo Revora, Oscar Pandelo
-Epaimahaia: Mario Mignaburu, Miguel A. Soroet, Claudio A. Aguerre, Alcira P. de Berasategui, Daniel Bermúdez Lemos
Biltzarra amaitutakoan lehendakari berrautatu berriak, Ernesto Cornejo Saraviak, hitza hartu eta bere esker ona adierazi zion Michel Iriart, Euskal Etxeari eskainitako etengabeko zerbitzu urteengatik. Diploma bere seme Miguelen eskuek eman zioten. Ondoren Michelek eskerrak eman zizkien bertara bildutakoei urte hauetan guztietan eskainitako laguntza eta lankidetzagatik, bereziki Biltzarrari, emandako sariagatik.
Iturria: http://www.euskalkultura.com/albisteak/buruzagiak-berritu-ditu-buenos-airesko-iparraldeko-euskal-etxeak-eta-ohorezko-bazkide-izendatu-du-michel-iriart
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 |
