2008/10/13

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Kataluniak XIV. Itsas Joko Atlantikoak irabazi ditu

Kirola - 2008/07/28

Argazkia 1 / 7

Kataluniako selekzioak Euskal Kirol Federazioen Batasunak Abrako eta Arrietara hondartzako urtean antolatutako XIV. Itsas Joko Atlantikoak irabazi ditu. Titulu nagusia lortzeko lehia gogorra izan da azken momentuan, talde katalanak Euskadiko selekzioa baino urrezko domina bat gehiago bakarrik lortu du-eta; beraz, gureek ezin izan dute aurreko urteko garaipena errepikatu. Sailkatutako hirugarrena, berriz, Akitania izan da, podiumean egoteko beste faboritoetako bat.

Dominei dagokienez, Kataluniak urrezko 11, zilarrezko 9 eta brontzezko 6 eraman ditu etxera; Euskadik, bitartean, urrezko 10, zilarrezko 9 eta brontzezko 5. Akitaniak, bestalde, urrezko 6, zilarrez 6 eta brontzezko beste 6 lortu ditu.

Kirol diziplinen arabera, Katalunia belan, kanoen eta urpeko jardueretan gailendu da, Euskadik surfean egin duen bitartean eta kanoen, urpeko jardueretan zein itsas aulki mugikorrean zilarrarekin konformatu behar izan du. Bestalde, Akitaniak itsas aulki mugikorrean irabazi du.

Behin, XIV. Itsas Joko Atlantikoen emaitzak ezagututa, Sopelanako Udaletxeko Plazan bildu dira kirolari, teknikari, selekzio parte hartzaileen kide eta erakundeen ordezkariak, jokoen amaiera zeremonian parte hartzeko.

Bertan, dominak eman zaizkie bai txapeldun indibidualei zein taldeei. Era berean, sailkapen orokorreko irabazleei ere trofeoak eman zaizkie.

Rafael Munilla XIV. Itsas Joko Atlantikoen Batzorde Antolatzaileko presidentearen esanetan, `parte hartu duten delegazioek erakutsitako maila aurreko urteetan erakutsitakoa baino altuago izan da, sailkapen estuek erakusten duten moduan´ eta jokook `zer edo zer handia´ izan daitezen herrialdeek erakutsitako gogoa eta interesa eskertu du.

XIV. Itsas Joko Atlantikoen amaiera zeremonian izan dira, besteak beste, Gurutz Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko sailburuordea; Imanol Garai Sopelanako alkatea; Imanol Landa Getxoko alkatea; eta Jean Pierre Thomin Itsas Joko Atlantikoen Nazioarteko Batzordeko presidentea.

Halaber, Portugal Iparraldeko ordezkariei jokoon bandera pasatzeko aprobetxatu dute ekitaldia, Itsas Joko Atlantikoen hurrengo edizioko antolatzaileak izango dira eta.




Iturria: www.euskadi2008.com
www.euskalkirola.com
http://www.celticwatergames.com


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©