2008/10/06

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Kirmen Uribek Pen Cluben saria jaso du New Yorken

Kultura / Diaspora - 2008/05/26

Argazkia 1 / 3

Idazleen nazioarteko elkarte garrantzitsuenak aurretik eman zioten golardoa gauzatu du. Bitartean heldu eskutik ingelesez irakur daiteke New European poets-en.

Pen Club AEBetako idazle elkarte garrantzitsuenak Kirmen Uriberi emandako saria gauzatu zuen. Bitartean heldu eskutik olerki liburuaren ingelerara itzultzeagatik saritu dute euskal idazlea.


Elizabeth Macklin izan da itzulpena egin duena, eta poesia itzulpeneko mailan finalisten artean gelditu da. AEBetan urte batez izandako arrakasten gailurra da sari hori.


Ondarroako idazlearen hainbat olerki Europako poeta gazteen AEBetan kaleratu berri duten New European poets bilduman irakur daitezke. Herrialde horretan izandako arrakastarako kritikak izan duen garrantzia azpimarratu du idazleak.
Los Angeles Timesen, Washington Posten edo Harvard Review Harvardeko Unibertsitateko aldizkarietan Kirmenen gaineko kritika anitz idatzi dituzte.


Dena dela, datozen hiletan herrialde horri lotuta jarraituko du Kirmen Uribek, Kaliforniako unibertsitate batek idazteko gonbidatu duelako eta udazkenean azken atala New Yorken garatzen den eleberri bat kaleratuko duelako.





Informazioa,

http://www.eitb24.com/noticia/eu/B24_99017


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©