2008/12/01

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Konstituzionalak errefusatu egin ditu Atutxa, Knörr eta Bilbaoren helegiteak

Udalbiltza - 2008/07/31

Argazkia 1 / 1

Auzitegi Konstituzionalak ez ditu aintzat hartu Juan Mari Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidente ohiaren eta Gorka Knorr (EA) eta Kontxi Bilbao (EB) euskal Ganberako Mahaiko kide ohien helegiteak. Hori dela eta, hirurak gaitasungabetu beharko dituzte, Auzitegi Gorenak epaian ezarri bezala.

Udalbiltzak Auzitegi Konstituzionalaren erabakia gaitzetsi eta Bilbao, Knörr eta Atutxari elkartasun osoa erakutsi nahi die.

Sozialista Abertzaleak taldea ez desegiteagatik zigortu zituen Gorenak.

Konstituzionalaren erabakiak Kontxi Bilbaori eragiten dio batik bat, kargu publikoan aritzen jarraitzen duen bakarra baita. Knorrek eta Atutxak sektore pribatuan egiten dute lan. Gainera, urtebeterako gaitasungabetuko badute ere, praktikan lau urte izango dira, EAEko hauteskundeak gertu daude eta.

Gorenak urte eta erdiz gaitasungabetu zuen Juan Mari Atutxa, eta 18.000 euroko isuna ezarri zion. Knorr eta Bilbao, euren partetik, urtebetez gaitasungabetu zituen eta 12.000 euroko isuna ezarri zien.



'Atutxa auzia'-ren inguruko Auzitegi Gorenaren zigor-epaia

http://www.eitb.com/content2/dokumentuak/atutxa_sentencia_16042008.pdf


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©