2008/07/09

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Lurrama azokaren 2.edizioa erabat jendetsua

- 2007/11/05

Argazkia 1 / 4

Udalbidek, Laborantza Ganberak eta Itsasmendikoik hitzarmena sinatu dute Lurramari dirulaguntza emateko eta sektorearen erronkei aurre egiteko.

Euskal Herriko Laborantza Ganberak antolatuta Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako laborariek beren produktuak erakusten ari dira Baionan. Iaz baino jende gehiago hurbildu ziren lehen egunean.

Urtero bezala abian da Euskal Herriko Laborantza Ganberak Baionan antolatzen duen Lurrama azoka. Iparraldeko baserritarren produktuak ezagutzera emateko prestatuta dago. Aurten, lehen egunean, jende gehiago hurbildu da azokara iaz baino; pasa den urtean baino mila sarrera gehiago saldu ziren, epe berean. Baserriko produktuak eta animaliak ikusteko aukera izango da, besteak beste.


Hainbat hautetsi izan ziren azokaren hasiera ekitaldian, hala nola, Frantxoa Maitia eskualde kontseilaria, Max Brison Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria, Jean-Mixel Galant Baigorriko kontseilari nagusia, Jean-Rene Etxegarai Baionako auzapezordea eta Jean-Marie Berckmans Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako lehendakaria.


Horrez gain, Udalbidek, Laborantza Ganberak eta Itsasmendikoik hitzarmena sinatu dute Lurramari dirulaguntza emateko. Azaroaren 2an burututako prentsaurrekoan, Udalbideko Zuzendaritza Batzordeko, ekonomia saileko Ramontxo Camblong, Itsasmendikoiko Lander Arregi Zuzendari Kudeatzailea eta EHLG-ko Michel Berhocoirigoyen Lehendakaria egon ziren, besteak beste.

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©