2012/05/25


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

'Pat & Eloisa Bieter' beka

Diaspora - 2010/08/17

Argazkia 1 / 1

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroak Idahoko Boise hirian sinatu dute lankidetza hitzarmena ‘Pat-Eloise Bieter’ izeneko beka sortze aldera. 70eko hamarkadan Estatu Batuetan euskal kultura sustatzen eta ikasle iparramerikarrak Euskal Herrira ekartzen, bertako ezagutza har zezaten aintzindari izan ziren Pat eta Eloise Bieter senar-emazte boisetarrak. Euren bost seme-alabak egon ziren aurkezpen ekitaldian. Imanol Murua Uria kazetaria izango da 15.000 euroko saria daukan beka honetako lehenengo hartzailea.

Bieter Boiseko alkateak gidatu du hitzarmen ekitaldia udaletxean, izan ere, egitasmoari izena eman dion bikote honen bost seme-alabetako bat da Dave. Sinaduran izan dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako eta Kanpo Ekintzako diputatu Iñaki Galdos, Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko zuzendari Joseba Zulaika eta USAC edo Par eta Eloisa Bieter-ek hasitako bideari jarraiki sortu zen USAC (University Studies Abroad Consortium) Unibertsitate Partzuergoko zuzendari Carmelo Urza.

Iñaki Galdosek adierazi du hitzarmen honen helburua dela “euskal eta gipuzkoar ondarea eta kultura ezagutaraztea eta hedatzea”. “Gipuzkoako ikertzaile batek ikerketa egin dezan doktoretza beka bat sortu da Gipuzkoako ondarea ezagutzea ahalbideratuko duten argitalpenak egiteko”, azaldu du foru diputatuak.

Zulaikak eta Urzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako babesa eskertzeaz gain, Pat eta Eloise bikotearen lanaren garrantzia azpimarratu dute “Estatu Batuetan euskal ikasketek egun bizi duten egungo egoera, hein handi batean duela lau hamarkada zehar senar-emazte hauek hasitako lanari esker etorri da”.

Dave Bieter alkateak, berriz, egitasmo hau gauzatzeak eragin dion poza agertu du. Emandako lehenengo urratsak gogoan ekarri ditu “ordukoa oso egoera zaila izan arren, baina 70eko hamarkadan ikasle gutxi batzuk hasitako ibilbideak ez da eten”, azpimarratu du. Izan ere, egun ehunka dira programa hauetan partaide diren ikasleak.

Beka martxan jartzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak 15.000 euroko ekarpena egingo du. Bekaren lehenengo hartzailea ere adierazi da: Imanol Murua Uria kazetari zarauztarra izango da. Bieter senar-emazteen seme-alaba guztiak, senitartekoak eta lagunak izan dira ekitaldian.





Iturria: http://www.euskalkultura.com/albisteak/gipuzkoako-foru-aldundiak-eta-nevadako-unibertsitateak-201cpat-eloisa-bieter201d-izeneko-beka-sortu-dute/


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©