2012/05/25


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Idaho Humanities Council Saria Boiseko Euskal Museo eta Kultur Etxeko zuzendariari

Diaspora - 2010/02/18

Argazkia 1 / 1

Boiseko Euskal Museo eta Kultur Etxeko zuzendari den Patty Miller euskalamerikarrak 'Idaho Humanities Council' erakundearen sari berezia jasoko du otsailaren 19an, bere ekarpen ezohikoarengatik eman baitio izen bereko erakundeak urtean behin banatzen duen ohore berezi hau, Humanitateen alde eta Idahoko euskal kultura eta historia gordetzen eta zabaltzen egindako etengabeko ahalegina aintzat hartuz. Estatuan euskal jatorriko pertsona bati lehenengoz egotzi zaion sari hau ekitaldi ireki batean emango zaio, Boiseko Euskal Etxearen egoitzan, otsailaren 19ko arratsaldeko zortzietan, agintari, herritar eta lagunez inguratuta.

Pertsona ezaguna da Patty Miller Idahon ezezik Estatu Batuetako euskal munduan, bereziki 1993an Boiseko Euskal Museo eta Kultur Etxeko zuzendaritza hartu eta gero bertako euskal ondarea biltzen, gordetzen eta zabaltzen egiten ari den lanarengatik. Idaho Humanities Council-ek orain eman dion Outstanding Achievement Award sari honek bere lana goraipatzen du, goraipatu ere Boiseko talde etnikorik nabarmenenaren kulturaren alde lan sendoa egiten ari den Euskal Museo eta Kultur Etxeko buru gisa, ezin banatuzkoak baitira zuzendariak eta erakundeak garatzen duten lana. Eguneko ordu guztiak, dedikazio ikaragarri batez eskaintzen dizkio Patty Millerrek Museoko lanari, zuzendari izatearekin batera, aldi berean langile xehe, bolondres eta egin behar diren lanik desberdinenak egiten harrapa baitezake bertatik agertzen denak, lan boluntarioa oinarri sortutako Museoa bezalako elkarte bateko bera bezalako liberatuak, bolondres lehenak izan baitira sarritan.

Patty Miller 1961ean jaioa da Boisen eta ia hamazazpi urte daramatza Museoko zuzendari. 2006an Idahoko Gobernadorearen Saria jaso zuen, Arteen Administrazio Bikaintasuna kategorian, eta urte horretan bertan ere Society of Basque Studies in Americak bere Hall of Fame sailean sartu eta ohoratu zuen, beti ere Estatu Batuetako euskal kulturaren eta euskaldunen alde egindako lan onagatik.

Oraingoan eman dioten sariari dagokionez, 1986an sortu zuen Idaho Humanities Council erakundeak, eta elkarteak horrek ematen duen gorena da. Aurretik jaso dutenak normalean adin altuko unibertsitate irakasleak, idazleak edota historialari emerituak izan dira, gizonezkoak gehienak, nahiz eta emakumerik ere izan den, esate baterako 2002an Idahon geratzen den Nez Perce tribuko andere zaharrenari eman baitzioten. Award hau errekonozimendu bat da, zalantzarik gabe, Patty Miller berarentzat, Estatu Batuetako euskal museo bakarra den Boiseko Euskal Museo eta Kultur Etxearentzat eta, oro har, Estatu Batuetako euskal jatorriko amerikarrentzat zein euskaldun ororentzat.

www.idahohumanities.org



Iturria: http://www.euskalkultura.com/albisteak/idaho-humanities-council-saria-eman-diote-boiseko-euskal-museo-eta-kultura-etxeko-zuzendari-patty-miller-i


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©