Kultura / Nafarroa - 2009/05/21
Argazkia 1 / 4
Euskal historia, kultura, etnografia eta hizkuntzari buruzko `Obras Completas´ bilduma handiak bere ekuatorea zeharkatu du kultura eta ohiturei buruzko bilduma honekin.
Artaxonako ikertzaileak egindako lanari esker, hainbat ohitura ezagutarazi dira eta batzuk biziraun dute.
`Obras Completas´ bildumako Calendario festivo. II Invierno liburua aurkeztu zuten maiatzaren 19an Iruñako Eusko Ikaskuntzako prentsa aretoan. Bertan, Susana Irrigaría Julio Caro Baroja Museoko zuzendaria eta liburuaren hitzaurrearen egilea, Jose Luis Mendoza Udalbideko zuzendaria, Sixto Jiménez Eusko Ikaskuntzako kidea eta Roldan Jimeno bildumaren koordinatzailea eta Jose Maria Jimeno Jurio ikertzailea handiaren semeak hartu zuten parte.
Liburua hiru zatitan banatzen da. Lehenak Panorama y Temas de Cultura aldizkarian idazleak idatzitako artikuluak jasotzen dira. Bigarrenean, Olentzero eta neguko festei buruzko ikerketa eta artikuluak eta hirugarrenean, Nafarroako koplei buruzkoak.
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 |
