2010/03/15

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Acapulco eta Ordizia senidetuta Andres Urdanetaren jaiotzaren 500. urtemugan

Diaspora - 2008/10/28

Argazkia 1 / 1

Andres Urdaneta (1508-1568) itsasgizon ordiziarraren jaiotzaren 500. urtemuga dela eta ekitaldi ugari izan dira Mexikon, Euskal Herrian, Perun eta Filipinetan, Urdanetaren itsas ibilbideko portuen herrialdeetan. Ordiziako alkate Jose Migel Santamaria Mexikon izan zen eta urriaren 8an (Urdanetak aurkitutako 'Itzulbidea' itsas ibilbidearen 443. urtemugaren egunean), Acapulco hiriko alkatearekin batera Ordizia eta Acapulcoren senidetzea izenpetu zuten.

Andres de Urdaneta itsas gizonaren jaiotzaren bosgarren mendeurrena dela-eta hainbat ekitaldi antolatu dira iazko abendutik hona Euskal Herrian, Perun, Mexikon eta Filipinetan (Urdanetaren itsas ibilbideko portuen herrialdeetan). Ordiziako alkate Jose Migel Santamaria Mexikon izan da, Mexiko DF eta Acapulco hirietan burutzen ari diren ekitaldietan. Urriaren 8an, Acapulcoko Felix Salgado alkateak eta Jose Migel Santamaria Ordiziako alkateak bi herrien arteko senidetze ituna izenpetu zuten, hemendik aurrera bi herrien elkarkidetza bultzatzeko.

Kooperazio gaiak landu zituzten Acapulcon, izan ere Urdaneta 500 urtearen helburuetakoa etorkizunean laguntza programak babestea da Mexiko, Filipinas eta Perun. Urriak 8, San Diegoko (Acapulco) gotorlekuan hitzaldi sorta eta `Urdaneta eta bere garaia´ liburuaren aurkezpena izan ziren. Ondoren, aurrez aipatutako itunaren izenpetzea izan zen Udaletxeko areto nagusian. Arratsaldean, Urdanetaren jaiotzaren 500. urtea gogora ekartzen duen plaka jarri zen agerian Mexico-Filipinas plazan. Plaka Jorge Loyzaga arkitekto eta eskultore mexikarrak egin du eta epe laburrean El Callao (Peru), Manila eta Cebu City (Flipinas) eta Ordiziako gune esanguratsuetan ere ipintzea espero da.



Andres Urdanetaren webgunea


http://www.euskalkultura.com/albisteak/mexikoko-akapulko-hiria-eta-euskal-herriko-ordizia-herria-senidetu-dira-andres-urdaneta-marinelaren-jaiotzaren-500-urtemugan/



Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©