2008/12/05

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

BERRIA egunkariaren bosgarren urteurrena

Komunikabidea / Euskal Herria - 2008/04/18

Argazkia 1 / 4

Udalbidek BERRIA egunkaria zoriondu nahi du bost urte bete dituelako. Halaber, elkartasun osoa adierazi orain bost urte hasitako eraso judizialaren aurrean.

Bosgarren urteurrena ospatzeko, eskualdez eskualdeko ekitaldi andana antolatu ditu, `Luzatu Bostekoa´lemapean.


Bost urte pasatu dira Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Euskaldunon Egunkaria itxi zuela. Eraso judizial hark izugarrizko lurrikara politikoa eragin zuen Euskal Herrian, eta jasotako elkartasuna eta gizartearen erantzuna ere tamaina berekoa izan zen.


Hasiera zaila izan zuen BERRIAk. Inoiz euskal prentsak bizi izan dituen egun ilun eta gogorrenetan sortu zen euskarazko kazeta. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan del Olmoren aginduz Guardia Zibilak Egunkaria itxi eta hamar lagun atxilotu zituela bost urte egin ditu otsailean.


Eta laster beteko dira bost urte ere bigarren operazio batean beste bederatzi lagun atxilotu zituztela. Kazetaren sorreran edo ondorengo ibilbidean ardura lanetan edo administrazioan aritzeagatik 12 lagun daude egun epaiketaren zain, espetxe zigor eskaera handiei aurre egin beharrean. Orotara, 280 urteko kartzela zigor eta 234 milioi euroren isun eskaerak eginak ditu auzitegiak haien aurka. Bost urteotan, euskal gizarteak behin eta berriro eskatu du epaiketarik ez egiteko. Eta itxieraren 5. urteurrenean bezala, herriz herri lau haizeetara aldarrikatzen jarraitzen du: Egunkaria Libre!.


Zorionak BERRIA! Eta EGUNKARIA LIBRE!





www.berria.info / www.egunkaria.info


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©