Udalbiltza - 2007/09/14
Argazkia 1 / 1
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak Ezker Abertzaleko Udal Hautetsien Batzordeko auziperatuei ezarri nahi dien kartzelaratzeko erabakiaren aurrean.
UDALBILTZAk® berriz ere, aldarrikatzen dugu irmotasunez ideien askatasuna, aniztasun politikoaren eraso eta egitasmo politikoen defentsa eta hedapenei murrizketaren kontra gaudela, betiere demokraziaz eta inposaketarik gabe egiten badira.
Herri honek biziki nahi duen normalkuntza politikoa elkarrizketaren bidez, negoziazioaz eta desberdinen arteko akordioaren eskutik ailegatuko da. Testuinguru honetan, jazarpen politikoak oztopo bihurtzen dira, baita giza eskubideen urraketa oro eta bortizkeriaren iraunkortasuna ere.
Bukatzeko, bakearekiko eta normalkuntza politikoaren aldeko konpromiso irmoa azpimarratzen dugua berriz.
Julian Eizmendi Zinkunegi
UDALBILTZA® ko Lehendakaria

| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 |