Diaspora - 2008/04/22
Argazkia 1 / 1
Bartzelonako Euskal Etxearen eskutik Literaldia 08 jaialdiak euskal literaturan gaur egungo Euskal Herriaren irudia aztertuko du hilabetez.
Literaldia 08, kataluniarrentzat hitzordu garrantzitsua den Sant Jordirekin (Kataluniako patroia eta Liburuaren Eguna) hasiko da.
Aurten ere Euskal Etxeak ahalegin polita egin du euskal literaturak bere lekua izan dezan, hilabete oso bat iraungo duen Literaldia 08 jaialdia antolatuz. Harkaitz Cano, Koldo Izagirre eta Joseba Tapia, Iñigo Aranbarri eta Beñat Sarasola, besteak beste, bartzelonaratuko dira, Euskal Etxeak gonbidaturik, euren lanen bidez egungo Euskal Herriaren egoera aztertzeko.
Bartzelona izango da ziurrenik Euskal Herritik kanpo euskara ikasle gehien biltzen dituen hiria. Abentura horretan sartuta dauden taldeek azken hiru urteotan euskal literaturari buruzko jaialdia antolatu dute, hizkuntza ikastearekin batera ikasleek euskal literatura ezagutzeko aukera izan dezaten. Aurten ere Euskal Herriko literatur proposamen interesgarrienetako batzuk Bartzelonan izango diran entzungai, Euskal Etxeak, Hizkuntz Eskola Ofizialak, Bartzelonako Unibertsitateak (UB) eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (UAB) antolatzen duten Literaldia 08 jaialdiaren baitan.
Jaialdia asteazkenean hasiko da, apirilaren 23an. Katalunian tradizioa da egun horretan larrosa bat eta liburu bat oparitzea eta literatur ekitaldi ugari egiten dira hirian. Euskal Etxeak urtero legez stand-a jarriko du Ramblen pasealekuan eta bertan izango dira Ur Apalategi, Xabier Silveira eta Taperware Kolektiboko idazleak, liburuak sinatzen.
Gaztea izanagatik Harkaitz Cano euskal idazle ezagunenetakoa da. Eguerdi aldera Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) izango da, Las glosas del embalsamador izenburudun mintzaldia emateko. Bertan Canok 'euskal gaztazkak literaturan duen eragina/eragin eza' izango du hizpide, beste gaien artean.
Informazioa: www.basqueheritage.com
Loturak:
Literaldia08: programa osoa
http://www.literaldia.com/
Bartzelonako Euskal Etxea
http://www.euskaletxeak.org/
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |