2010/03/13

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Lurrama, iaz baino mamitsuago

Ekonomia / Ipar Euskal Herria - 2008/10/31

Argazkia 1 / 3

Laborantza iraunkorraren azokak animazio anitz eskainiko du Xaho kaian, beste urte batez Udalbiden laguntzarekin.

Hirugarren aldia du Lurrama azokak, eta iaz baino eskaintza zabalagoarekin datoz antolatzaileak. Iaz 35.000 lagunez gora erakarri zituen Lurramak, eta aurten orduko eskaintza hobetu nahi dute, publiko zabal horri begira. Aurten, laborantzako produktuez gain, arrainak ere tokia izanen du, arrantzaleek egunero arrain freskoa salduko baitute. Iaz bezala, Baionako Xaho kaian (Baiona Ttipiaren bazterrean) iraganen da laborantza iraunkorraren azoka. Azokak urriaren 31an irekiko ditu ateak, 10:00etan, eta igande arrats arte iraunen du.

Berritasunetarik bat da haurren txokoaren eremua bikoiztuko dutela. Txoko horrek 600 metro koadro izanen ditu, orotara. Iaz txoko horretako karpa bazter batean bazen ere, aurten harrera gunetik berehala izanen da, eskuinetara. Txoko horren helburuetarik bat haurrei elikadurei buruzko hainbat azalpen ematea da. Ongi jan, ongi bizitzeko leloaren inguruan antolatuko dituzte animazioak eta erakusketak. Hainbat partaidek hartuko dute parte animazio horietan, besteak beste CPAMk (gaixotasun aseguru kutxa) eta Minbiziaren Kontrako Ligak. Helduentzat ere animazio batzuk antolatuko dituzte. Bakoitzak bere elikaduraren diagnosia egin ahal izanen du.


Laborantza ekologikoko produktuak ezagutzeko eta dastatzeko parada ukanen dute. Ingurumena zaintzeaz eta eguneroko ekintza txikiez ohartarazteko animazioak ere antolatuko dituzte, besteak beste Surfrider eta Petits Debrouillards elkarteen eskutik. Animazio pedagogikoez gain, ongi pasatzeko parada ez dute eskas izanen haurrek, Xiba jokoak, zirkua, hainbat joko eta zaldi eta asto ibilaldiak ukanen baitituzte.





Laborantza iraunkorra

Laborarien eta herritarren arteko harremana sustatzeko, alde ludikoaz gainera, kontsumitzaileen kontzientziazioa bultzatzea ere bada Lurramaren zeregina. Kalitatezko eta ingurumenari lotutako laborantzaren beharra nabarmenduko dute aurten ere. Hori da, hain zuzen ere, sakoneko mezua, `egungo krisi testuinguruan, are eta garrantzi handiagoa duena´, Cachenauten esanetan.

Horregatik hainbat gaik (energia, ura, biodibertsitatea, labelak...) berariazko trataera izango dute horretarako paratuko dituzten txokoetan. Mintzaldiak eta eztabaidak ez dira, ez, faltan izango. Hala, gaur 15.00etan landareekin egindako erregaiei buruz hitz egingo dute Elkar Megadendan. Bihar, berriz, 11.00etan nekazaritza biologikoaz, eta, 17.00etan, mundua elikatzeko laborantza herrikoia izango dute hizpide. Bi mintzaldi hauek Unibertsitate berriko anfiteatroan emango dituzte.

Lehen edizioan hasitako ohiturari jarraiki, hirugarren honek ere izango du `aitabitxia´, Albert Jacquard zientzialari sonatua, hain zuzen ere.

Egungo `errota zoroa´ aldatzeko premia nabarmenduta, Jacquardek Lurramako ekimena goraipatu du `txikiak izanik ere, jendeari errealitatea azaltzeko helburuarekin egiten diren ahalegin guztiak beharrezkoak baitira´. Beste era batera bizi eta funtzionatu daitekeela frogatzen dutela gaineratu du, `desgarapen jasangarria´ kontzeptuaren defendatzaileak.


Informazio gehiago: www.lurrama.com



Informazio bilketa: http://www.berria.info/paperekoa/plaza/2008-10-30/052/007/Lurrama_iaz_baino_mamitsuagohtm


http://www.gara.net/paperezkoa/20081030/104072/es/Baionako/Xaho/kaian/dena/prest/dago/hirugarren/Lurrama/azokari/ekiteko/



Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©