2012/02/10


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Madrildik argi berdea Nafarroan ETB ikusteari

Komunikabideak / Nafarroa - 2010/01/28

Argazkia 1 / 1

Espainiako Industria Ministerioak bigarren multiplexa baimendu du Nafarroarentzat Euskal Telebista LTDaren bidez ikus dadin. Orain, bestelako erabakiak Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuen esku daude.

Hain justu Nafarroan ETB ikusi ahal izatea unean uneko gobernuen menpe egon ez dadin, herri ekimen legegilea jarri dute abian hainbat eragilek.

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak eman du berria, komunikatu baten bidez. Laster jakinaraziko dio erabakia ministerioak berak Foru Gobernuari. Hortik aurrera, Sanzen gobernuak epe bat izanen du proiektua aztertu, eta egoki iruditzen bazaio, alegazioren bat aurkezteko. Bigarren multiplex horren bidez beste lau telebista seinale emititu ahalko dira Nafarroan Lurreko Telebista Digitalaren bidez. Egun, Nafarroan zazpi multiplex daude, 28 telebista katerekin.

Beste bat jartzeko baimena lortutua, orain, Nafarroan dauden errepikagailuak egokitu beharko dira, eta horren ondoren, baita antenak ere. Dena den, zehaztu beharreko bestea da, multiplex horrekin ETB1 eta ETB2 ikusiko liratekeela Lurreko Telebista Digitalaren bidez, ez ETB3.

Nolanahi ere, eragozpen teknikoak gaindituta…erabakia orain, PSN eta UPNren esku dago. Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak ohar horretan azpimarratu duenez, Industria Ministerioak egin du berea. Hemendik aurrerakoa Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Gobernuen esku dago. Finantzazioari dagokionez, Sanzen Gobernuak esana du, ez duela sosik jarriko ETB Nafarroan ikus dadin.




Iturria: http://euskalerriairratia.com/2010/01/21/madrildik-argi-berdea-nafarroan-etb-ikusteari/


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©