2012/02/13


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Cordovillako harrobiko bi harribitxi

Komunikabideak / Nafarroa - 2010/02/02

Argazkia 1 / 1

Zinez ikusgarriak iruditu zaizkigu Nafarroako prentsako dekanoak azken egunotan argitaraturiko bi informazio. Cordovillako harrobi agorrezineko bi harribitxi. Hizkuntza ereduei buruzkoa, bata. Nafarroako Unibertsitate Publikoari buruzkoa, bestea. Lehena, astelehenean karrikaratu zuten, azalean, lau zutabera: Nafarroan, urtero bi mila ikasle inguru aldatzen dira hizkuntza ereduz. Azpititular guztiz argigarria: Haietatik %82k euskararekin dituzte arazoak eta A eredutik Gra aldatzen dira. Noiz argitaratuko halako goiburua eta, kurioski, aurrematrikulazio kanpaina abiatzear dela.

Ematen dituztenak datu errealak dira. Baina beste hainbat datu objektibo emateke uzten dituzte: euskara ikasgai huts moduan duen gaztelerazko A eredua batez ere Euskararen Legearen araberako eremu ez euskaldunean eskaintzen dute. Talde euskaltzaleek hainbatetan salatu dute A eredu horri ez zaiola iraunkortasunik ematen. Oso ikasle gutxi aldatzen dira euskara hutsezko D eredutik gaztelera hutsezko G eredura.

Bigarren perla, asteartean plazaratu zuten, hau ere lehen orrialdean, baina hizki molde txikiagoz, bi zutabera: 'NUPen ekintza bandalikoak egitea leporatzen dio Ikasle Abertzaleak taldeari poliziaren txosten batek'. Espainiako Poliziak, Guardia Zibilak eta Foruzaingoak diote ez dutela halako txostenik egin. Ustezko txostenak IAko kideei egozten ziena, hitzez hitz, betiere Cordovillako egunkariak argitaraturikoaren araber, NUPeko eraikinetan 'kartelak jartzea, propaganda zabaltzea eta erretzea'. Gazteleraz, 'fumar'. Ikaragarria. Zentzu batean baino gehiagotan.






Iturria: http://euskalerriairratia.com/2010/01/27/cordovillako-harrobiko-agorrezineko-bi-harribitxi/


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©