2012/05/25


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Baionako epaileak martxoaren 26an emanen du Laborantza Ganberari buruzko ebazpena

Ekonomia / Iparraldea - 2009/01/30

Fiskalak, nahiz eta Mixel Berhokoirigoin EHLGko lehendakariaren kontra ez duen isunik ez kartzela zigorrik eskatu, Laborantza Ganberari izena aldatzeko epe bat uzteko eskatu dio epaileari. Izan ere, Anne Kayanakis prokuradorearen ustez, Euskal Herriko Laborantza Ganbera izena erabiltzea legez kanpokoa da. Proposamen bat ere egin dio: Euskal Herriko Laborantza Ganbera sortzearen aldeko elkartea.

Bi abokatuek -Jean Rene Etxegarai eta Joseph Montier- auziak juridikoki oinarririk ez duela erran zuten. `Elkartea sortzeko eskubidea eta adierazpen eta iritzi askatasun eskubideak zalantzan jarri dira´. Hala, zigorrik ez ematea eta auzia artxibatzeko galdegin dute.


Laborantza Ganberari izena aldatzeak zentzurik ez duela uste dute abokatuek, `izena bera aldarrikapenaren lekuko delako, eta erakundearen euskarazko izena itzultzeak ere balore juridikorik ez du Frantziako legedian´.




Jatorrizko iturria: http://www.berria.info/albisteak/31757/Baionako_epaileak_martxoaren_26an_emanen_du_Laborantza_Ganberari_buruzko_ebazpena.htm


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©