Kultura / Nafarroa - 2011/06/09
Argazkia 1 / 2
Gaztetxoen irudimena Iruņeko Liburu Azokan plazaratu egin zen pasa den ostegunean, euskaraz idatzitako mikro-ipuinen irakurketa publikoan. Lehiaketaren bosgarren edizioan inoiz baino ipuin gehiago bildu dituzte, 1.675 guztira.
HOGEI bat ikasle bildu ziren Iruņeko Gaztelu Plazan, pasa den ostegunean, Euskara Kultur Elkargoak eta Pamiela argitaletxeak antolatutako V. Mikro-ipuin lehiaketaren liburutxoa aurkezteko. Mikro-liburu horretan (10x14 zentimetroko tamainaz), hamazazpi testu biltzen dira: lehen zortziak sarituak izan direnak eta ondorengo zortziak aipamen bereziak lortu dituztenak. Liburutxoa Asisko Urmenetak sinatzen duen mikro-ipuin irudiztatu batekin osatzen da.
"Aurtengo edizioan inoiz baino ipuin gehiago bildu ditugu", esan zuen Malen Eugik Euskara Kultur Elkargoaren izenean. Guztira 1.675 lan bildu dira, horietatik 721 Lehen Hezkuntzakoak, eta 954 Bigarren Hezkuntzakoak. Nafarroako bazter guztietako ikasleak hartu dute parte lehiaketan. Testuen aniztasuna ikasleen jatorrian ere nabarmendu da. Aipamen berezien artean, adibidez, Ekuador izenburuko mikroipuna irakur daiteke. Hainbat sentimendu islatzen dira bertan, Ekuador hitzaren inguruan. Hori da, hain zuzen ere, ikaslearen aberria.
Epaimahaikide lanetan euskal literaturaren izen ezagunak aritu dira: Aingeru Epaltza idazlea, Inma Errea (idazle eta itzultzailea), Angel Erro idazlea eta Toņo Muro (irakasle eta ikertzailea). Erreak berak irakurri zuen Lehen Hezkuntzan irabazle suertatu den lana, Koilara Hiltzailea. Egilea, Aaron Arbizu Alberto (12 urte, Iturmendiko Arrano Beltza ikastetxekoa), ez zen Gaztelu Plazara joan azterketak zituelako. Epaimahaiak argi eta garbi aitortu zuen bere meritua: "Erakutsitako fantasia, umorea eta istorioa oso lerro gutxitan garatzeko modua". Irakurketa publikoan zortzi ikaslek hartu zuten parte. Hauen artean Paz de Ziganda ikastetxeko Amaia Sanchez egon zen, Bigarren Hezkuntzako irabazlea Poltsikoetanizeneko lanarekin. "Erritmoa, irudien sekuentziazioa, sentipen eta emozio kontraesankorren kateatze laburra bezain zehatza" dira epaimahaiak goraipatu dituen ezaugarriak.
IRABAZLEAK
"KOILARA HILTZAILEA"
Bazen behin koilara gaizkile bat Flandrian bizi zena. Flan guztiek kristoren beldurra zioten; bere izena entzuten zutenean dardarka hasten ziren. Flan bat harrapatzen zuenean, barrenak ateratzen zizkion errukirik gabe, oraindik bizirik zegoela. Modu latz honetan flan asko hil zituen, Poliziak atxilotu zuen arte. Berria Flandriako egunkari guztietan etorri zen.
Aaron Arbizu Alberto (6.maila, Iturmendiko Arrano Beltza ikastetxea). Lehen Hezkuntzako lehen saria.
"POLTSIKOETAN"
Atea ireki eta eskuak praketara.
Begien begirada bizkorra dendako apal guztietatik.
Biriken arnas eta bihotzaren taupada bizkorrak.
Kopetako izerdi hotzaren tantak aurpegitik irristatzen.
Urduri, beldur.
Baina hain polita da.
Eskuak kanpora.
Eskuak azkar praketara.
Atea ireki.
Atera.
Atea itxi.
Kanpoan, azkenean libre!!
Birika lasaien arnasa, bihotzaren taupada mantsoak.
Kulpabilitatea, erremordimendua.
Eskuak kanpora eta pultsera bat eskuan.
Begirada tristea, erruduna, nekatua.
Baina hain polita.
Eskuak praketan.
Etxera.
Amaia Sanchez (3. maila, Paz de Ziganda ikastola, Atarrabia). Bigarren Hezkuntzako lehen saria.
Iturria: http://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/mas_navarra/mikro_ipuinak_lehen_urratsa.html
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |
