2008/12/05

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Mikroipuinak euskaraz

Kultura / Nafarroa - 2008/01/29

Argazkia 1 / 2

Euskara Kultur Elkargoak eta Pamiela Argitaletxeak Udalbideren laguntzarekin, II. Mikroipuin Lehiaketa antolatu dute

EKE pozik agertu da aurtengo lehiaketak izandako erantzunarekin, 359 lan aurkeztu baitira Nafarroa osoko 20 eskoletatik.

Udazkena Leitzako Mikel Onsaloren lana, EKE- Pamiela II Mikro-Ipuin Lehiaketako Txapelduna izan da. Ondorioz, Kirmen Uribe idazleak Leitzako Amazabal Institutuan egonen da sari banaketaren egunean.

Lehendabiziko sariaz gain, Sariketaren Epaimahaia osatzen duten lau adituek beste lau ohorezko aipamen bereziak eman zituzten:

Txikipuin Iruņeko San Frantzisko Ikastetxeko Ulises Domets. Abarkak Patricia Vicente, Leitzako Amazabal Institutua. Non ote zegoen? Javier Armijo, Atarrabiako Paz Ziganda Ikastola. Nire Lilia Judit Saizar, Leitzako Amazabal Institutua.

Onartutako lan guztien artean, azkeneko aukeraketara heldu ziren beste mikro ipuinak hauek izan ziren finalistak:

Deabruak langabezian Mikel Jimenez, Zentronikoko Institutua. Hitz Kontatzailea Jon Barandiaran, Iruņeko San Frantzisko Ikastetxea. Nire bizitza Pello Lasa, Iruņeko San Frantzisko Ikastetxea. Munduko ipuinik luzeena Ander Barandiaran, Iruņeko San Frantzisko Ikastetxea. Azken solairua Xabier Olaz, Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastola. Ate misteriotsua Ruben Jimenez, Iruņeko Eunate Institutua.

Epaimahaia osatzen duten kideek (Alberto Barandiaran, idazle eta kazetaria; Inma Errea, idazle eta itzultzailea; Joxe Migel Bidador, idazle eta literatura irakaslea eta Migel Asiain, literatura irakaslea ere bai) lanen kalitatea azpimarratzen dute: iaz baino handiagoa eta nabarmena asmo literarioetan, egituretan eta hizkuntza ere oso ongi landua.


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©