Kultura / Iparraldea - 2011/08/05
Argazkia 1 / 2
Berezia izango da Larraineko pastorala, Johaine Bordaxak egingo duen lehen pastorala delako eta baita Telesforo Monzon-en ingurukoa izango delako ere. Abuztuaren 7an eta abuztuaren 13an izango da ikusgai eta bi egunetan jende andana biltzea espero dute Larraindarrek.
Bordaxarrek 2004an izan zuen Telesforo Monzon-en berri “Antso Handiaren” pastoralean bere pertsonaia egitea egokitu zitzaionean. Harrez gero, liburuetan begira jardun du Bordaxarrek eta Monzonek pastoral bat merezi zuela iritzi, eta lanari zion. Horrela ba, larunbat honetan ikusgai izango da Johaine Bordaxarrek Telesforo Monzon hizpide hartuta idatzitako pastorala. Sebastien Üthürriaga Larraineko herriko jaunak esan du larraindarrek egunero borrokotzen dutela beraien bizimoduak aurrera ateratzeko. Hori dela eta, borrokalari handi baten irudia hautatu dute pastoralerako. "Euskaldunok aro esperantzagarri batean murgilduta gaude" gaineratu du eta bakea eta askatasuna gure ateak noiz zabalduko zain daudela euskal etxeak, Üthürriagaren arabera. Pastoralaz gain, Zuberoak udan ere bizia izan dezan ekitaldi gehiago antolatu dituzte. Horien artean, AEK-k zuberera ezagutzeko antolatutako ikastaroa eta Mauleko gazteluan abuztuaren 12an eskainiko duten Herria ikusgarriaren emanaldia. Abuztuaren 14ean Euskal Kantuaren Jaialdi ospetsua izango da Garindaineko frotoian.
Iturria: http://www.argia.com/albistea/monzon-en-pastorala-estreinatuko-da-larrainen
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |
