Kultura / Nafarroa - 2009/06/04
Argazkia 1 / 1
Tuterako Nafarren etxea ETA Sabino Arana Fundazioak antolatuta eta Udalbidek lagunduta, pasa den ostegunean Iruñako Tres Reyes hotelean mahainguru bat gauzatu zen, `Nafarroa: ikurrak eta identitatea´ izenburupean.
Mahainguruan parte hartu zuten Peio Aierdi UPNAko sociología irakasleak, Alvaro Baraibar Nafarroako Unibertsitatean Historia doktorea eta Iñigo Zabalza abokatuak. Koordinatzaile lanetan Jose Antonio Rodríguez Ranz aritu zen. Juan Mari Atutxa, Sabino Arana Fundazioko lehendakariak sarrera ekitaldia egin zuen.
Antolatzaileen esanetan, eztabaida ireki honen bitartez `nafar identitatearen pluraltasunaren barnetasunak argitzen saiatu dira´. Jende andana gerturatu zen zitara, galdera interesgarri bat baino gehiago eginez.
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 |
