Kultura - 2008/01/30
Argazkia 1 / 2
70, 80 eta 90. hamarkadetan, autoreak publikatu zituen liburuen artikulu eta kapitulu batzuk jaso dira. NUPeko Historia Garaikideko Emilio Majuelo irakasleak, liburuaren hitzaurrea egin du.
`Navarra en época moderna y contemporánea´ izenburupeko berrargitalpenean. 70, 80 eta 90.hamarkadetan autoreak publikaturiko hainbat artikulu biltzen ditu eta NUPeko Historia Garaikideko Emilio Majuelo irakasleak egin du hitzaurrea. Honako liburu hau, Jimeno jurioren `Obras Completas´ bildumako 10. liburukia da. Roldan Jimeno, autorearen seme eta bildumako koordinatzailearen esanetan, `liburu hau, bildumako liburukietan izarrenetarikoa da´.
Liburuak, Jimeno Juriok frankismo ostean eta trantsizio garaian egindako lanak borobiltzen du. Beraz, kronologikoki, bi garaien arteko lotura egiten digu. Ezbairik gabe, historiagile berrientzako gogoetarako lana izanen da.
Azkeneko kapituluan, biografia ezberdinetako ahotsez jositako puzzle agertzen digu. Cesár Borgia, Felipe Gorriti, Arturo Campión, Miguel de Barandiaran, Julio Caro Baroja, Pablo Antońana, Juan Iturralde y Suit…etabarren bizitza aipamenak ageri baitira.
Urtarrilaren 29an Nafarroako Unibertsitate Publikoan egindako aurkezpenean, Roldan Jimeno, bildumaren koordinatzailea; Emilio Majuelo, NUPeko irakaslea; Jose Luis Mendoza, Udalbideko zuzendaria eta Pamiela argitaletxekoek eskaini zuten prentsaurrekoa.

| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |