2008/07/09

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Navarra y Vascongadas (1917-1919): Reivindicaciones autonómicas y reintegración foral

Euskal Herria / Kultura - 2008/04/29

Argazkia 1 / 3

`Navarra y Vascongadas (1917-1919). Reivindicaciones autonómicas y reintegración foral´ Jose Maria Jimeno Jurioren bildumaren baitan aurkeztu den azkeneko liburua dugu. Aurkezpena, apirilaren 28an Donostiako Koldo Mitxelena kultur aretoan izan zen. Bertan, Roldan Jimeno, idazlearen seme eta bildumaren koordinatzailea; Julian Eizmendi, Udalbideko lehendakaria eta Idoia Estornes, historialaria eta liburuaren hitzaurrearen egileak hartu zuten parte.

Nafarroako historialariak `Punto y Hora de Euskal Herria'' aldizkarian idatzi zituen artikuluen bilketa jasotzen du liburu honek. Autonomien Estatua eraikitzen ari zen garaiko idatziak dira, eta Roldanen esanetan, Jimeno Jurioren helburua aurrekari historikoak azaltzea izan zen berriro hutsegite berdina ez egiteko.


1917-1919 eta 1931-1932ko prozesuak ikertu ondoren, Jimeno Juriok garatzen ari zen autonomi modelo berrira foruak egokitzea eskatzen zuen. Bere iritziz, 1977-1978an hirugarreneko aldiz errepikatu zen historia, aurrekoen emaitza berdina izanez.




Esteka

http://www.pamiela.org

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©