Euskal Herria - 2009/09/30
Argazkia 1 / 3
New York Times egunkari ospetsuak Euskal Herriari buruzko erreportaje interesgarri bat argitaratu du joan den igandean. Sarah Wildman-ek sinatutako erreportajeak 'Basque without borders' (Euskaldun mugarik gabe) du izena eta Euskal Herriko kostaldeko hiru probintziak ukitzen ditu bereziki, kazetariak berak joan den udan eginiko bidaia baten ildotik. Artikulu luzea da, ongi hornitua, eta gainbegirada polita eskaintzen dizkio euskal kultura, ohiturak, paisaiak, gastronomiari... pintxoak eta txakolina ez dira falta idazlan freskagarri honetan.
Milioika turista hurbiltzen dira urtero Euskal Herria gertutik ezagutzera. Aurtengo bisitarietako bat, New York Times egunkarian joan den igandean argitaratutako artikulua idatzi duen Sarah Wildman. Lekeition eta Bizkaiko kostan hasten du bere ibilbidea kazetari iparramerikarrak, Donibane Lohizunen eta Lapurdiko aldean bukatzeko, tartean, Bakio, Gaztelugatxeko Doniene, Bermeo, Ondarroa, Deba eta Zarautz bezalako herriak bisitatuz, eta barnealderako jauziak emanez, Zugarramurdi bezalako leku magikoetaraino.
Dantzari eta trikitilarietatik San Juan gau magikora. Kulturak, gastronomiak, paisaiek... autorea liluratzen dute; dantzari eta trikitilariek, pintxoek, txakolinak eta Lekeition ezagutzeko aukera izan zuen San Juan gaua bezalako jaiek. Sorpresarako beta ere badu, eta itsasbeheraren miraria azpimarratzen du. `Uretara joan eta itzultzean dena bustita aurkitu dezakezu...´
Bernardo Atxagarekin elkartzea. Euskal Herrira egindako aurreko bisita bat ere gogoratzen du, Bernardo Atxaga ezagutu zuenean. Euskal idazleak, artikuluan aipatzen dituen euskal kultura eta hizkuntzari buruzko berezitasun batzuk ere kontatu zizkion.
Irakurri artikulua: http://travel.nytimes.com/2009/09/27/travel/27basque.html?hpw
Iturria: http://www.euskalkultura.com/albisteak/new-york-times-egunkariak-artikulua-argitaratu-zuen-atzo-euskal-herrira-turismorako-etortzeaz/
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 |
