2012/02/11


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Okzitanieraren Akademia sortu nahi duen Aporlòc elkarteko kideek

Hizkuntza - 2010/07/13

Argazkia 1 / 1

Aporlòc "Associacion prefigurativa de l'organisma de regulacion de la lenga d'Òc" izeneko elkarteak Euskaltzaindia bisitatu zuen joan den uztailaren 9an, Bilbon. Elkarte hori Okzitanieraren Akademia sortzeko asmotan dabil, eta Euskaltzaindiaren berri eduki nahi izan du.

Andres Urrutia euskaltzainburua, Xabier Kintana idazkaria, Jose Luis Lizundia diruzaina, Xarles Videgain Baionako bulegoaren arduraduna eta Pello Telleria idazkariordea bildu ziren elkarte horretako kideekin, Akademiako iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Bestalde, Aporlòc elkarteko hauek izan ziren bileran: Jèp de Montoya e Parra (Aporlòc-eko eta Institut d'estudis Aranense-ko burua), Benaset Dazeàs eta Laura Abadia (Aporlòc elkarteko kideak), Sèrgi Javaloyès (Pau-eko "Institut occitan"eko zuzendaria) eta Gilbert Mercadier ("Centre de ressources occitanes et méridionales"eko kidea).

Elkarte horrek urtebeteko epea eman dio bere buruari esku artean duen asmoa gauzatzeko, eta antzeko egoeran dauden hizkuntzetako akademiek egin duten bidea ezagutzea da helburuetako bat.

Bileran, Euskaltzaindiaren historia, antolamendu eta lanari buruzko dokumentazio ugari eman zitzaion Aporlòc elkarteari. Erakundetzea dela eta, biziki interesaturik agertu ziren Euskaltzaindiaren izaeraz, antolamendu politiko ezberdinetan bizi diren pertsonei hizkuntza-zerbitzuak ematen dizkielako, kasuan kasuko administrazioekin hitzarmenak eginez.



Iturria: http://es.noticias.yahoo.com/5/20100714/tlc-okzitanieraren-akademia-sortu-nahi-d-760ce4b.html


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©