Kultura - 2007/11/28
Argazkia 1 / 2
Dibulgaziozko liburua Eusko Ikaskuntzak kaleratu du, Udalbide, Lesakako Udala eta Cederna Garalurren laguntzarekin.
Olentzeroren tradizioa Lesaka eta Euskal Herriko Eguberrietan (Emilio Xabier Dueñas, ed. lit.) liburuaren aurkezpena burutu zen azaroaren 27an, Iruñako Eusko Ikaskuntzako egoitzan. Dibulgazioan, mendez mende, Olentzeroren jatorria, errepresentazioa, ohitura eta lotura Euskal Herrian aurkezten zaigu.
Prentsaurrekoan parte hartu zuten: Laura Igantzi (Proiektuaren bultzatzailea eta partehartzailea, Udalbideko Zuzendaritzako kidea eta Lesakako Zinegotzia); Mikel Aranburu (Egileetariko bat eta Eusko Ikaskuntzako Lehendakariorde ohia); Arantxa Arregi (Bidasoaldeko garapenerako Cederna Garalurreko teknikaria); Eta Rafael Eneterreaga (Lesakako historialaria eta liburuaren partehartzaileetariko bat).
Ondoren, liburuan parte hartu duen eta maiatzaren 23an zendu zen Andoni Santamaria jaunari omenaldi xume bat egin zitzaion. Andoni izan baitzen (1.956an) Olentzero Iruñara ekarri zuen lehenetariko eta bultzatzaileetariko bat. Eta hiriburuan, euskara eta euskal kultura zabaldu eta defendatu dituen pertsonetariko bat. Omenaldian hitz hunkigarri batzuk eskaini zizkioten Olentzeroren Lagunak Elkarteko Xabier Martinezek eta lagun handia zuen Lander Santamaria kazetariak. Udalbidek, Andoni zenaren alargunari, Josefina del Castillo eta haren seme, Koldo Galori liburu horretan Andoniren ilustrazioekin eta Aingeru Epaltzaren bertso bat zeukan azal-liburua eman zioten, eta familia zinez hunkitu zen.
XX. mendean, Lesaka herriko biztanleek hurbileko herritakoek bezalatsu beren tradizioez arduratu ez ezik, horiek iraunarazi eta beren jai corpus berezia sortzen jakin dute. San Fermineko bestekin, Korpus Egunarekin eta Inauteriekin batera, Olentzeroren onkotea ageri da abenduaren 24an, bere itxura antropomorfoa azaltzen duela baserrietan eta kaleetan barrena: Neguko Solstizio bakoitzean birsortzen den ondare "bizia" da.
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |