- 2007/10/09
Argazkia 1 / 1
Onartezina da ETAk gaur Bilbon egin duen atentatua. Ekintza bortitz honekin aspaldidanik herri honek pairatzen duen bideari ekin dio berriz ere erakunde armatuak.
Atentatua ozenki salatzeaz gain, UDALBILTZA®tik larriki zauritutako Gabriel Ginés bizkartzainari, honen familiari eta Galdakaoko Juan Carlos Domingo PSE-ko zinegotziari elkartasun osoa erakusten diogu.
Euskal Herriaren normalkuntza politikoa elkarrizketaren bidez, negoziazioaz eta sentsibilitate desberdinen arteko akordioaren eskutik iritsiko da. Atxiloketek eta biolentzia mota guztiek, giza eskubideen urraketa eta bortizkeriaren iraunkortasuna bermatu besterik ez dute egiten.
UDALBILTZA®tik elkarrizketa oinarri duen eta indarkeriarik gabeko normalkuntza politikoaren aldeko konpromiso irmoa azpimarratzen dugu berriz ere.
Julian Eizmendi Zinkunegi
UDALBILTZA® ko Lehendakaria
Euskal Herria, 2007ko urriaren 9a
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |