2008/11/19

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Orbaitzeta. Historia eta ondarea zientzia bidez

Kultura / Nafarroa - 2008/08/14

Argazkia 1 / 4

Aranzadi Zientzia Elkartea eta UEU-k Udalbideren laguntzarekin uztailaren 21etik 27ra Kultur ondarearen azterketa teoriko praktikoa burutu zuten Orbaitzetan.

Ikastaro honetan, oso modu praktikoan, kultur ondarearen kontzeptuak jaso, ezagutu, gozatu eta dokumentatzen irakatsi ziren. Ondare arkeologikoa, ondare artistikoa, ondare historikoa, ondare arkitektonikoa, ondare etnografikoa eta ondare industriala ikertu ziren, besteak beste. Bestalde, narrazio digitalak sortu zituzten teknologia berriak kultur ondarearen dibulgazioarekin tartekatuz.

Iruñeko kurtsoen baitan ondarea ezagutzeko saio teorikoak gauzatu ziren lau egunez eta Orbaizetan (Aezkoa bailara, Nafarroa) jarduera praktikoa landu zen. Orbaizetan saio teorikoetan landutako kontzeptuetatik abiatuta, bertako ondarea katalogatu eta dokumentatuk zen.

2008rako Aranzadi Zientzi Elkarteak eta Udako Euskal Unibertsitateak bi ikastaro antolatuko dituzte, Orbaitzetakoa lehena izan zen eta bigarrena aldiz, Amaiurko eta Nafarroako Erresumako Gazteluak’ ikastaro teoriko-praktikoa eta indusketa arkeologikoak, uztailak 30etik abuztuak 14 bitarte.

Ikastaroak ondorengo eduki akademiko izan zituen: Historiaurrea: Joseba Rios (paleolitikoa), Sonia San José (harrespilak), Lorea Fernandez (Narrazio digitalak, metodologia eta aukerak). Historia: Joseba Asiron (Nafarroako Erresumako gazteluak), Juan Angel Larrañaga (Baserriak), Juanjo Usabiaga (Erdi Aroko artea). Aro modernoa eta garaikidea: Josune Zaldua (Burdinaren metalurgia), Mikel Errazkin (Oroimenaren lekuak), Oihane Arruarte eta Imanol Manterola (XX. mendeko arkitektura). Eta Orbaitzetan Arma Ola kokatzen den Larraun bailarako ondare materialaren azterketa, inbentarioa eta datuen prozesaketa Javier Buces, Juantxo Agirre eta Mikel Errazkinen eskutik.

Mikel Errazkin, Aranzadi Zientzia Elkarteko Koordinatzailea eta UEUko kidearekin mintzatu gara Orbaitzetako Kultur Ondarearen azterketa teoriko praktikoaz.

Mikelen esanetan soilik bederatzi pertsonek parte hartu badute ere honako ikastaro hauetan balorazio orokorra oso positiboa izan omen da. Ondarearen diziplina aniztasuna islatu baita antropologo, arte historialari, arkitekto eta historialarien eskutik.

Orbaitzetan iazko inbentario lanekin jarraitu baita eliza edo arkitektura eklesiastikoa, arkitektura zibila eta industrialaren lanekin. Landu izan den garai kronologikoa berriz, historiaurretik aro garaikidera arte. Beraz, denak.

Garai kronologiko eta arlo guztietako bibliografia arakatzeaz gain, metodologia ezberdinak erabili dituzte, kultur ondare historiko guztiek eskatzen duten legez. Horretaz gain, saiakera txiki batzuk egin dituzte ondare inmaterialarekin; hala nola, Aezkoan eta Garazin jarduten duten transhumantziako azken artzainen inguruan. Eta baita ere, artzaintza eta arma-olaren inguruko narrazioak egin dituzte.

Balorazioa beraz oso ona izan da. Mikel Errazkinek argitu gisara, metodologia beste nukleo batera esportatu izana eta herriarekin eta herritarrekin harremanak landu izanak, oso baliotsua izan da lanerako.




Amaiurko eta Nafarroako Erresumako Gazteluen ikastaroa bukatu ostean, bi ikastaroen ikerlanen lan monografikoa eginen dute Aranzadi Zientzia Elkartea eta UEU-ko kideek, gero beraien eta Udalbideren web orritik jaitsi ahal izanen dena.


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©