- 2007/10/17
Argazkia 1 / 3
Oztibarreko Ikastola eta M.Erdozaintzi-Etxart kolegioa Larzabaleko (Behe Nafarroa) egoitza berriak inauguratu zituzten urriaren 12an.
Bi egitura osagarriei esker haurrek euskaraz ikasten segituko dute, ama eskolatik bigarren mailara, etxetik hurbil. Ikasteko baldintza hoberenak eskaintzeko, guraso eta irakasleak PAGATXA elkartearen baitan bildu dira, eta sustengu kanpaina bat hasi dute.
Egoitzaren aurkezpenean, Seaskako zuzendaritza, Oztibarreko Ikastola eta ko zuzendaritza, irakasle, guraso eta ikasleak egoteaz gain, Udalbideko zuzendaria, Jose Luis Mendoza egon zen. Udalbidek egoitza berri hauek gauzatzen lagundu baitu.
Hala ere, oraindik guztion premia daukate. Lagundu nahi izanez gero, http://pagatxa.mundua.com web gunean sartu.
Sostengu kanpainari ekiditeko, hainbat aktibitate antolatu dituzte, besteak beste:
* KANTALDIA: Erramun MARTIKORENA - Andde DUHALDE - Aurkezleak: Fredi PAIA, Amets ARZALLUZ eta PIRRITX eta PORROTX - urriak 26, ostirala - 22:00 (Arrietan)
* KONTZERTUA: GATIBU / 667 / EKINTZA - urriak 27, ibiakoitza (Heletan)

| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 |