2012/02/13


www.udalbide.net

Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

Parlamentuari babesa eskatu dio Euskalerria Irratiak, epaia bete dadin

Komunikabideak / Nafarroa - 2010/03/15

Argazkia 1 / 1

Epaileen ebazpena ahalik eta lasterren bete dadila nahi du Euskalerria Irratiak. Irrati lizentzien banaketa lehenbailehen amai dadin, arauturiko prozedimendua zorroztasun osoz betez, epeak luzatzeko maniobrarik gabe, irregulartasunik gabe, arbitrariotasunik gabe, justiziaz. Ez du gehiago eskatzen, ezta gutxiago ere.

Batzuk babesik gabe

Nafarroako Gobernuaren iraupen luzeko irregulartasunen aurrean, Euskalerria Irratia babesgabetasun erabatekoan dagoela salatuko du Mikel Bujandak. Epaileek birritan baliogabetu dute irrati lizentzien banaketaren bigarren fasea. Epaileek, beraz, lehen fasearen amaiera arte atzeratu dute prozesua, eta une hartan, irrati euskalduna lehena zen, puntu gehien zituena. Hori gutxi bailitzan, bigarren fasean puntuatzeko geratzen diren lau moduluetan, baloraziorik onena ematen diote epaileen enkargaturiko txosten perizial independenteek.

Beste modu batean azalduta, Euskalerria Irratia lizentzia banaketaren irabazle birtuala da, lizentziaren jabe balizkoa, Parlamentuaren, Europako Kontseiluaren eta Euskaltzaindiaren babesarekin, gainera. Halere, lizentzia banaketa hasi zenetik 12 urte igaro direlarik, irrati euskaldunak ilegaltasunean segitzen du, horrek dakartzan zama eta aje guztiekin: publizitate instituzionalik ez, diru-laguntza publikoak jasotzeko aukeraruik ez, segurtasun juridikorik ez, besteak beste, Erreniega mendiko emisorearen itxiera ekarri zuen auzian.

Besteak tematurik

NJANen ebazpenaren aurkako helegitea aurkeztu du Nafarroako Gobernuak. Are gehiago luzatu nahi du prozesua, epaileek ebatzi dutenaren kontra, argudiatuz Kontratazio Mahaiak bazuela aukera Doxari txosten teknikoak enkargatzeko. Epaiak, haatik, dio Doxa “ezgauza” zela txostenak egiteko, ez zuelako kazetaririk proiektuak hain zuzen ere kazetaritza ikuspegitik aztertzeko.

Gobernuak Administrazioko teknikariei eska ziezazkien txostenak. Are gehiago, arestian esan bezala, sumarioan badira epaileen enkarguz egindako txosten perizial independenteak baloratzeko geratzen diren lau moduluen inguruan. Orduan, zergatik tematu enpresa pribatu bati diru publikoz txostenak enkargatzearekin? Zergatik ez dute amaitzen behingoz bidegabekeria hau ebazpena betez, Kontratazio Mahaia osatuz, txosten perizialak erabiliz, emisorak dagozkienei emanez, ahalik eta lasterren?

Erabateko babesgabetasun egoera hau da Euskalerria Irratia Parlamentuari babesa eskatzera bultzatzen duena.






Iturria: http://euskalerriairratia.com/2010/03/12/parlamentuaren-babesa-eskatu-du-euskalerria-irratiak-epaia-bete-dadin/#more-2812


Edukiak partekatu: envia un correo delicious facebook google friendfeed linkedin twitter identi.ca bitacoras meneame aupatu zabaldu


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©