2008/05/17

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

PRINTZIPIOEKIN_HELBURUA_LORTZEN

Printzipioekin helburua lortzen

Udalbiltza - 2007/12/04

Argazkia 1 / 1

UDALBILTZA®ren manifestua, ETAren atentatua eta 18/98 auzia dela.

ETAk abenduaren 1ean Capbretonen egindakoa atentatuaren aurrean, biktimen senitartekoei gure elkartasuna adierazi ondoren, berriro ere UDALBILTZA®tik honako aldarrikapena egiten dugu:

   1. Bizitza da giza eskubide aurrena, gorena.
   2. Bizikidetzak ezinbestekoa du oinarrizko eskubide horren erabateko errespetua. Larunbatekoak eskubide horren aurka jotzen du zuzen-zuzenean, eta Herriaren nahi nagusia mespretxatzen du, behin eta berriro adierazitako borondatea arbuiatuz.
   3. Indarkeria eta politika elkarrekin bateraezinak dira. Bakea eta normalizazio politikoa lortzeko oztoporik nagusiena dugu indarkeria.

Gizarte osoak, halaber udal hautetsi garenok eta alderdi eta eragile politiko guztiok, gaitzetsi behar dugu ETA. ETAri indarkeria behin-betiko utz dezan exijitu behar diogu.

Aurrekoa garbi utzita, azken egunotan izandako atxiloketen haritik, UDALBILTZA®tik ez dugu, berriro ere, 18/98 auzia salatu gabe utzi nahi. Auzi hau hasieratik epaiketa politikoa izan da, “dena ETA dela” denaren printzipioa frogatu nahian gauzatua, eta gure ustez Espainiako Auzitegi Nazionalak neurri eta oinarririk gabeko atxiloketa hauekin, gatazka handitu besterik ez du egiten.

Herri honek bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea du. Eskubide horrek inplikatzen duen marko juridiko-politikoa denon ahaleginarekin, elkar-errespetuan oinarritutako elkarrizketaren bidez, bake bideetatik soilik lortuko da. Beraz, une latz hauetan, Euskal Herriko udal-hautetsiok ozen gaitzetsi eta salatu behar dugu indarkeria eta ahalegindu aipaturiko printzipioen bitartez gure helburua lortzen.

JULIAN EIZMENDI ZINKUNEGI

UDALBILTZAko Lehendakaria

Euskal Herrian, 2007ko abenduaren 4a

Udalbide elkartea
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa
T.+34948203685
F.+34948227891
info@udalbide.net