Komunikabidea / Euskal Herria - 2008/03/31
Argazkia 1 / 2
Udalbidek mende laurden batez Euskal Herriko audientziarentzat erreferente bilakatu den Radio Euskadi irrati emisorea zoriondu du.
1983ko martxoan jarri zen abian Radio Euskadi Bilboko Nagusiko 85. zenbakian, irratiaren egoitza ohia. Horrela, 25 urte betetzen ditu Radio Euskadik.
Mende laurden bat igarota audientzia erreferente bat bilakatu da Radio Euskadi. Urtebetetzea aprobetxatuz ekintza ugari antolatu ditu irratiak.
Lehenengoa, astelehenetik hasita egun osoan Euskal Herriko kaleetatik ibiliko diren bi unitate higikor prestatu ditu irratiak, irratsaio berezia baten parte izango direlarik.
Iurreta eta Portugalete Bizkaian, Eibar eta Tolosa Gipuzkoan, Areta eta Agurain Araban, Irurtzun eta Iruńa Nafarroan eta Hendaia eta Biarritz Iparraldean bisitatuko dituzte unitate higikor horiek.
Gainera, egun osoan zehar enpresaren lehen langileak, zuzendariak eta pertsonaia ezagunak elkarrizketatuko ditu Radio Euskadik.
Kulturan oinarrituta egongo da apirileko hilabetea eta 'Graffiti' irratsaioaren programa berezi batekin emango zaio hasiera, Bilboko arte Ederren museotik eskainia. Izan ere, ehun urte betetzen ditu 2008an museoak.
Ospakizunak apirilak 23an izango dute jarraipena 'World Cafe' baten antolaketarekin. Bertan Guggenheim museoaren zabalgunean mila bat lagun bilduko dituzte 200 mahaien inguruan azken 25 urteetako gertaeren inguruan eztabaidatzeko.
'World Cafe' hori gai baten gainean elkarrizketa eta eztabaida bultzatzeko nazioarteko metodo bat da.
Iturria: eitb24.com
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |