2008/11/19

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

ROSA ARBURUAREN BORTZIRIETAKO GAZTIAK

Kultura - 2006/08/13

Argazkia 1 / 1

UDALBIDE Elkarlan Elkarteak, Rosa Arburuak, historia irakasleak, idatzi duen Bortzirietako gaztiak liburua argitaratzen lagundu du.

Proiektu honen bidez jaso nahi izan dira oraindik bizi diren pertsonen lekukotasun etnografiko-historikoak, Espainako gerra zibila ondoren gazte zirenen bizimodu bereziak eta errepika ezinak. Gazte haiek egoera guztiz ez ohizkoan jaio eta hazi ziren, gerra osteko egoeran. Ahal izan zuten neurrian, eskolara joan eta lan egin zuten. Nafarroako Bortzirietan (Arantza, Etxalar, Igantzi, Bera eta Lesaka) gazte hauek baserrietan lan egiteaz gain, beste hainbat aktibitate ekonomikoetan aritu ziren: kontrabandoan, Iratiko mendi lanetan, Ternuan makailu arrantzan, neskak Iparraldeko ostatuetan `sasoia´ egiten, baita Pariseko etxe partikularretan ere neskame lanetan, eta azkenik, Ipar Ameriketan artzainekoan.


Urbasan Bagara

UDALBIDE - UDALBILTZA ®
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa   T.+34948203685 | F.+34948227891
         info@udalbide.net   udalbiltza@udalbiltza.eu
udalbide.net©  udalbiltza.eu©