Euskalkultura.Com - 2007/10/29
Argazkia 1 / 2
Aurreko ostiralean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Julian Eizmendi Udalbiltzako lehendakaria buru zela, Udalbide-Udalbiltzak berriki Argentina eta Uruguai-ra egindako bidaiaren hausnarketa egin zuten.
Julian Eizmendi Udalbiltzako lehendakaria, Udalbideko Diaspora lantaldeko Vale Tena, Bixente Arozena eta Mª Eugenia Arrizabalagarekin batera, oso pozik agertu zen Udalbide-Udalbiltzak Argentina eta Uruguaira egindako bidaiarekin.
Hango euskaldunekin elkar harremana sendotzeaz gain, Rosarion ospatutako Euskal Aste Nazionaleko ekimenetan parte hartu baitzuten.
Bi lurralde hauetako hainbat euskal etxeetan egon ondoren, udal hautetsiek elkarrekin jarraitu beharreko bidea eta elkarlana azpimarratu zuten.
| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 |