2008/05/17

Pagina de inicio Udalbide
Noiztik. Noiz arte.
  • Inprimatu
  • Gomendatu
  • Testuaren tamaina txikia
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina handia

EUSKAL_IDAZLEEN_25._BILTZARRA

Euskal Idazleen 25. Biltzarra

Kultura / Euskal Herria - 2008/03/26

Argazkia 1 / 3

Ehundaka lagun, idazle, liburu dendako arduradun eta argitaletxe bildu ziren urtero bezala Saran Pazko biharamuna egunean. Iparraldeko euskal literaturaren festak 25 urte bete zituen inoiz baino osasuntsuago.

Urtero legez, Sara euskal letren topagunea bihurtu zen Pazko biharamuna egunean. XXV. Euskal Idazleen Biltzarra osasuntsu dabilela erakutsi zuten Iparraldera bertaratu ziren ehundaka lagunek. 1.500 bat pertsona elkartu ziren herriko kiroldegian, giroa ezin hobea izan zela. Aurtengo sariak Xipri Arbelbide eta Txomin Peillen idazleei eman zizkioten eta Eusko Ikaskuntzako diru laguntzak eta bekak ere banatu zizkieten ikerketa lanetan ari diren hamar gazteri. Halaber, Piarres Xarriton, Jon Casenave, Henri Duhauren eta Anuntxi Aranaren azken liburuak aurkeztu zituzten.


Txomin Peillen eta Xipri Arbelbide izan dira aurtengo omenduak. Lehena unibertsitateko irakasle ohia eta euskaltzain osoa da, eta 1948an hasi zen idazten. Bigarrena, berriz, Hazparnen apez laguntzailea da eta Afrikan misiolari zela plazaratu zuen bere lehen liburua.



Iturri: noticiasdegipuzkoa.com

Udalbide elkartea
Kale Berria 26-28. 1. esk - 31001 Iruña - Nafarroa
T.+34948203685
F.+34948227891
info@udalbide.net