Kultura / Euskal Herria - 2008/05/09
Argazkia 1 / 5
Fernando Mikelarenak osatu du Jose Maria Jimeno Jurio historialariak utzitako dokumentazio aberatsarekin. Material asko argitaratu gabea da, gainera. Adibidez, elkarrizketak egin zituen herrian eta UGTko kide baten egunerokoa biltzea ere lortu zuen.
Prentsaurrekoa maiatzaren 8an izan zen Sartagudan. Roldan Jimeno, idazlearen seme; José Ramón Martínez, Sartagudako alkatea; Juan Carlos Espinosa, `Pueblo de las Viudas´ elkartearen izenean; eta Laura Igantzi, Udalbideren izenean eskaini zuten liburuaren aurkezpeneko prentsaurrekoa. Udal aretoa jendez eta komunikabideez gainezka zegoen, gaiak duen garrantzia eta interesaren lekuko.
Larunbatean, berriz, Memoriaren Parkearen aurkezpena egingo dute Sartagudan. Nafarroan gerran eta frankismoan denera hil zituzten 3.272 pertsonen izenak erakusten ditu parkeko zazpi metroko hormak. Bazkaria ere egingo dute larunbatean, eta dagoeneko 2.700 lagunek eman dute izena. Udalbidek denei bertara joateko dei berezia egin nahi die.
Historiak ezin du alde batekoen oinazea isildu. Oinaze ikaragarria biktimentzat; ezezaguna, ordea, borreroarentzat. Oinazea askatasuna, bakea, giza duintasuna, demokrazia amets, gizarte hobe baten aldeko borrokan gogoa eta bizia galdutakoena. Alargun eta umezurtz askoren oinazea: miserian eroriak, izuak hartuak, azkeneraino zigortuak, umiliatuak, irabazlearen bakea sufritzera behartuak.
Jose Maria Jimeno Jurio
Estekak,
www.pamiela.org
www.sartaguda.com

| AS | AS | AS | OS | OS | LA | IG |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |